Jonatan Garcia Kathmandura

Bizkaie! 2020-02-03 07:55   Kirola

Khumbuko izotz paraje arriskutsuan arrakala batek tragau arren, ondo dago.

San Blas bezperan, dana ondo hasi da, puya zeremonia polit bategaz. Bazkaldu ondoren Jonatan eta biok eskailerez horniduten joan gara baina ur-saltoaren zati bat apurtu egin da lanean gengozala, burrundarea entzun dogu, eta gengozan lei gogor bihurtutako zubia jauzi egin da... Eta Jonatan arrakala baten behera joan da, leiak tragau egin dau. Eskerrak petzl mikrotrakzinoa nire arnesera lotura egoala eta berehala Jonatan kanpora ataratea lortu dogu. Biharko erreskatea eskatu dogu, arnasa hartzea kostetan jako eta gitxienez saihets-hazur pare bat apurtuta ditu; susto handia izan da baina ezustekorik ez bada, bihar Kathmandun egongo da; edozelan be, galera handia da taldearentzat.

Alex Txikon Khumbuko izotz paraje arriskutsuan ibili da eta I. Kanpalekura be joan-etorri batzuk egin ditu. Jonatanen bajea nabarmenduta, Alex, Oscar Cardo, Norbu Sherpa, Pechhumbe Sherpa eta Tenjen Sherpa be badabiz; horreek gitxi ez eta Ice Doctors legez ezaguna dan Mingma Temba Sherpa espezialistearen aholkuak be ez dira txarrak izango. Orain baldintza klimatikoak eta teknikoak aztertu eta erabagiak hartzeko momentua da. 

Kontuak kontu, Beheko Kanpalekuaren eta I. Kanpalekuaren (6050 m) artean soka barriak jarri eta leian sartzeko 11 torloju, 25 taket, dendak eta 47 eskilara eroan doguz.

Ezustekorik ezean, bihar, hilak 4, 2. Kanpalekura heltzea da asmoa.


Ama Dablam

Ama Dablameko espedizinoa amaitu da. Felix Criado, Lur Uribarren, Alejandro Albacete, Miguel Fernández, Paco Hurtado, Ignacio de Zuloaga, David Jávega, Jesus Morales eta Jose Manuel Zapatadira goruntz egin ebenetako batzuk; batzuk 1. Kanpamentura eta beste batzuk 2. Kanpamenturaino heldu ziran. Alejandro tontorrera heldu zan. Ignacio de Zuloagak adierazo dauenez: Hurretik ezagutu dugu hain ederra eta gogorra dan mendi hau. Eguraldi onagaz erakusten dauen arpegi edera da bat eta gogorra bestea, neguan eskaladako tarte teknikoak, 20-30 metroko hormak eta muturreko hotzagaz maniobrak beste dimensino bat dira. Balantzea positiboa da eta esperientzia, bakarra danontzat. Ramon Portillaren presentzia be ez dogu ahaztuko, hobera egin ez eban katarro batek jota ezin izan eban igon baina egunero-egunero bere istorio, esperientzia eta bere konpainiagaz bete gintualako. Pribilegioa...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu