Bideotik, ikus-entzunezko bestelako narratiba batzuei begira

Bizkaie! 2020-01-31 12:08   Zinemea

Martiaren 25ean Oskar Alegriaren Zumiriki dokumentalaren Euskadiko estreinaldia izango da.

Oskar Alegriaren 'Zumiriki' dokumentalaren Euskadiko estreinua | Ikusi handiago | Argazki originala

Azkuna Zentroak bideo-sorkuntzako BIdeOtik programea aurkeztuko dau zezeilaren 4tik martiaren 25era Golem Alhóndiga zinema-aretoetan. Datorren martitzenean hasiko da eta hiru dokumental ikusi ahal izango dira: Raúl De La Fuenteren Woman; Natxo Leuzaren Born In Gambia eta Víctor Suárez Ballesterosen Brothers in Syria.

Martiaren 25ean zarratuko da Zumiriki, Oskar Alegriaren dokumental txalotuaren Euskadiko estreinaldiagaz. BIdeOtik programeak bere 2020. edizinoan eboluzionetan jarraitzen dau; aurten, lehenengo aldiz deialdi publikoa dakarren formatu barri bategaz, hain zuzen. Horren bidez, bestelako ikus-entzunezko narratibak bilatu daitekez, eta hemen nahiz nazinoartean sortutako proiektuen balioa azpimarratu.

2019ko urriaren 25etik abenduaren 22ra bitartean, hemengo eta nazinoarteko artisten eta bideo-sortzaileen 300 proiektu baino gehiago aurkeztu ziran eta horreen artean hautatu dira astez aste zortzi saiotan proiektauko diran 14 aleetako batzuk.


BideOtik

Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira espazioak barrubatu gura dituan sorkuntza-lanek izakera bereizgarriagoa dabe, ikus-entzunezko lexikoan irudikatzen daben bestelako moldeek baino. Hori dala eta, lanak hautatzeko orduan aintzat hartu dira 2017tik landutakoak, azken urteotan errealaren zinemea edo errealidadearen zinemea izenekoari eskainitako kontu errealei buruzko zinemeari eskainitakoak. Ikuspegi estetikoa ardatz hartuta eta ikus-entzunezko praktika garaikidetik sortuak, esperientzia personalakaz, biografiakaz eta bizi pasadizoak lotutako gaiak jorratzen dituenak film dokumental luzeak eta laburrak dira, eta horreen artean animazinoko filmak dagoz, biopic-ak eta familia historiak; horreetako zenbait opera primak.

Programa honen helburua ikus-entzunezko sormen, arte eta kultura sorkuntzea bistaratzea da, kultura eta gizarte mailan sortzeko, gogoeta egiteko eta eraldatzeko tresna bezela, mobiduten diran irudien eta arte digitalaren bitartez hizkuntza barriak erabiltea sustatuz. Ikusleen eta sortzaile horreen artean alkar topetea bilatzen adu.

Horrenbestez, ikus-entzunezko sorkuntzearen eta gizartearen artean alkarregaz lotutako espazio moduan aurkezten dira saio horreek Golem Alhondiga zinema-aretoeta; egile bakotxak bere piezea aurkeztu eta ikusleakaz bere proiektuko prozesuak konpartiduko ditu.

BIdeOtik deialdi publikoaren bitartez hautatutako dokumentalak nahiz komisariatuak erakutsiko ditu. Ikusi egitaraua hemen.


Oskar Alegriaren Zumiriki dokumentalaren Euskadiko estreinua

2020ko martiaren 25ean, Bideotik zarratzeko egunean estreinauko dabe Zumiriki dokumentala (Euskadi, 2019).

Iraupena: 122 minutu.

Zuzendaria/Gidoia/Argazkia/Muntaia: Oskar Alegria.

Musikea: Ainara LeGardon, Xabier Erkizia, Mixel Etxekopar, Xavier Garcia, Justa Mentaberri.

Soinua: Haimar Olaskoaga.

Produkzinoa: Emak Bakia Films.


Oskar Alegria (Iruña, 1973)

Kazetaritza ikasketak egin eta El Pais egunkariaren El Viajero gehigarrirako hainbat bidaia erreportaje idatzi zituan. Enrique Vila-Matasek oneretxiagaz, Uri ikustezinak izeneko argazkilaritza egitasmo artistikoa osotu eban. Nafarroako Unibersidadeko ikus-entzunezko gidoien masterreko irakaslea da, eta 2013tik Nafarroako Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren Nazinoarteko Jaialdiaren zuzendari artistiko lanetan dabil. Oskar Alegriaren lehenengo film luzea, Emak Bakia baita, munduko osoko dozenaka jaialditan erakutsi, 15 sari jaso eta 13 hizkuntzetan itzulia izan da. Zumiriki (2019) Veneziako Jaialdian estreinau da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu