'Bagoaz Hirugarren Kanpalekurantz'

Bizkaie! 2020-01-24 08:26   Kirola

Haize boladek ixten badeuskue tontorrerako saiakerea be egin geinke.

Egun on, Ama Dablametik. Hirugarren Kanpamentura goaz. Haizearen indarra gitxitzen bada eta hatxaren eta edurraren egoereak ixten badeuskue, akaso, gorago be jo geinke, tontorrera, hain zuzen be. Edozelan be, orain oso gogor dabil haizea, adierazo dau Alex Txikonek.

Ama Dablameko tontorrera heltzeko lanean dabil Alex Txikon, baina azken barrien arabera, haizea ez da baretu. Hortaz, seguruenez Hirugarren Kanpamentuan pasauko dau gaua. Iragarpenaren arabera, bihar, zapatua, eguraldia aproposagoa izango da, eta, beraz, horixe izan leiteke tontorrera igoteko momentua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu