Alex Txikon Ama Dabameko 2. Kanpalekuan dago

Bizkaie! 2020-01-22 08:45   Kirola

AMIABeko mendizaleek 5.300 metroko Kala Pattar-eko tontorra zapaldu dabe, Pumoriren alboan dagoan mendia.


Cheppal

Ignacio de Zuloaga, Alex Txikonen espedizinokidea AMIAB-eko taldeagaz batera Everesteko Beheko Kanpalekura bidean dagoz eta adierazo dauenez, azken etapatan sartu gara eta oso nekatuta gagoz, Lobuche-n, hain zuzen be, 5.030 metroko altueran, Khumbu glaziarraren ertzean; Pumoriren alboan dagoan 5.300 metroko Kala Pattar-eko tontorra be zapaldu dabe, Everest-Lhotse-Nuptse mendikatearen inguruan. Ezustekorik ezean eguenean 5.164 metroko altueran dagoan Gorakshep herrira heltzea da asmoa.

Bestetik, egun gogorra gaur, izan be, haize bolada oso gogorrak izan ditugu baina paisajeaoso ikusgarria da 6.000 eta 7.000 metroko mendiez inguratuta. Afaldu, deskantsau eta ia datozen egunetan ze giro azaltzen jakun.



Juan Alejandro Martínez, José Urbano eta Jesús Bermúdez, ezintasuna daben hiru mendizale gazteak eta AMIAB alkarteko kideak ditue lagun. Monitoreakaz batera (Alberto Pastor, Laura Maranchón, Fabrizio Terrazas eta Javier Palacios ) eta Álvaro Sanz argazkilariagaz espero dabe Khumbu bailara osoa zeharkatzea 5.300 metrora dagoan Everest Base Camp-era heltzeko.

Bien bitartean, Ama Dablamen, Jonatan, Felix, Cheppal eta Alex Txikon Lehen Kanpalekura heldu ziran atzo. 100 kilometro orduko haize bolada gogorrak izan genduzan eta beste espedizino batzuetako dendak eta materiala eroan zituan.

Félix Beheko Kanpalekura joango da baina Jonatanek, Cheppalek eta neuk Bigarren Kanpalekua horniduten jarraitu gura dogu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu