'Urtarrilaren 20an, Puya ospatuko dogu, mendiko jainkoei eskaintzea egitea'
2020-01-20 13:32 KirolaIglu bat eregi dogu eta -2ko tenperatura konstantean lo egin geinke.
Zorionez inork ez dau aklimatazino arazorik izan eta eguraldia egonkorra da. Alex Txikon eta bere talde handia Ama Dablameneko Beheko Kanpalekuan kokatu da eta 6.848 metroko mendi hau eskaletako planak egiten dabiz dagoeneko. Espedizinoko kideak Beheko Kanpalekura (4.600 m) pasa dan 16an heldu ziran, sei eguneko trekkin aderra egin eta gero. Bidean oso jente gitxi topau eben, oso eguraldi ona egin dau eta inork ez dau osasun arazorik izan. Halan da be, aurten edurra zapaldu dabe Namche Bazaar-etik (3.400 m, Sherpen uriburua) urten ebenetik, ez azkenengo urteetan legez. Alde horretatik, Alexek nabarmendu egin dau Jeús, José eta Alejandrok egindako lana. Amiab Alkarteko ezintasuna daben hiru gazteek eta euren monitoreak beste espedizinoko kideakaz Ama Dablameneko Beheko Kanpalekuan dagoz oraindino, baina urtarrilaren 23an Gorak Shepera (5.100m) heltzeko asmoa dabe.
Edurraren presentziak pasa dan urtean K2an ikasitakoa praktikan jarteko aukerea emon deutso Alexi eta lau ordutan iglu bat egin eben: Esan geinke igluak eregiten adituak garela dagoeneko, esan eban Txikonek. Igaz eraikuntza mueta hau esperientzia bikaina izan zan Alexentzat. Iglu baten barruan denda baten baino tenperatura epelagoa egoten da, zaratea gitxiago sentiduten da eta errazagoa da loak hartzea. Horri esker, baldintza fisiko hobeetan eskaletan da hurrengo egunetan: Ez da bape erraza egitea, baina merezidu dau azaldu dau Alexek; Gauez gure lagun batzuk hotza pasetan eben bitartean, gure iglu barruan zeropeko gradu bi geunkazan. Bestela, Beheko Kanpalekua ezin hobeto instalau eta antolatuta dago, nepaleko 7 Summit Treks agentziari esker.
Eskalatzaileen berehalako planei jagokenez, urtarrilaren 20an (astelehenean), Puya ospatuko dabe, mendiko jainkoei eskaintzea egitea, igoerearen hasiera ofiziala da, baina oraindino egun bat gehiago itxaron beharko dabe, martitzeneann eguraldi txarragoa espero dalako: Hilaren 20an, kasualidadez, orain urte bi tontorra zapaldu genduan Pumorin gogoratu dau Alexek; aurten, egun piloa daukaguz aurretik eta mendia egoera onean dago. Espedizinoko kide batzuk lehengo kanpalekura igon dira dagoeneko eta eguaztenean, eguraldia aurreikusitako moduan hobetzen bada, danak C-1eraino igoko dira lo egitera eta, akaso, hortik gora, zehetasun gehiagorik emon barik. Edozelan be, igoerea osotu beharko dabe hurrengo 12 egunetan, hilebetea amaitu baino lehen.
Oso esperientzia berezia biziten dago Ramon Portilla, himalayismoaren aitzindari bat. Orain dala 23 urte saiatu zan Ama Dablamera igoten (bakarrik egoan, eta tonterretik ehun metrora egoala atzera egin eban), eta azkenengo momentutan gehitu zan gure espedizinora: Ramonek ez eustan sinisten esaten neutsanean trekinean udako erropakaz joatea posible zala, negua izan arren esan eban Alexek; orain bai sinisten deust eta bera be hasi da Ama Dablamera igoko dala sinisten, jakina, taldekide guztiak hor egongo gara laguntzeko. Egia esanda, espedizinoaren giroa oso ona da.
Ama Dablamekon taldea da: Oscar Cardo eta Jonatan García Everest igoten be saiatuko dira, Ramon Portilla, Felix Criado , Sergio Perez, Francisco Miguel Fernández, Alejandro Albacete, David Navega, Jesús Morales , José Manuel Zapata eta Francisco Hurtado, baita Pasang Sherpa eta Cchepal Sherpa nepaldarrak. Ramon Portilla beteranoarentzat harrigarria izan zan hasieran, baina orain pozik dago. Oso talde handa gara, baina daukagun giroa aberasgarria da benetan. Holan jarraitzea espero dogu, momentu bakotxa gozatuz, orain arte egin dogun legez, kathmandun danak batu ginanetik, orrain 10 egun.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!