'Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren XIII. Galea astelehenean, hilaren 13an

Bizkaie! 2020-01-08 07:55   Kirola

Jon Míguez, Virginia Díaz, José Azqueta eta Victoria Madariaga, Getxoko Kirolari Onenaren finalistak 2019an.

Jon Míguez boxeolaria, Virginia Díaz arraunlaria, Jose Azqueta nabegatzailea eta Victoria Madariaga bedar hockeyko jokalaria dira 2019an Getxoko kirolaririk onena izateko hiru finalistak. Irabazlearen izena datorren astelehenean, urtarrilaren 13an, 20:00etan, egingo dan Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren XIII. Galan jakinarazoko da, Olatuan, Kirol Portuko itsas bidaien terminalean.

Kirola baino askoz gehiago leloa dau aurtengo edizinoak eta herrian kirola sustatzeko egindako lanagaitik personak eta erakundeak aintzatesten saiatzen da Udala. Saridunen zerrendea: 


Getxo Sasoi Sasoian 2019ko sariak

- Getxo Kirol Barriak (Neskea): Victoria Madariaga, bedar hockeya.

- Getxo Kirol Barriak (Mutila): Jon Mínguez, boxeoa.

- Getxo Kirol Barriak (Nesken taldea): Getxo Ugerketea Waterpolo Bolue Alkartea (Ugerketea).

- Getxo Kirol Barriak (Mutilen taldea): Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club (Belea).

- Getxo Kirol saria (Emakumea): Virginia Díaz, arraunlaria.

- Getxo Kirol saria (Mutila): José Azqueta, belea

- Getxo Kirol sariak (Emakumeak): Raspas Arraun Taldea, arraunketa.

- Getxo Kirol sariak (Mutilak): Getxo Arraun, arraunketea.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak bardintasuna indartzeko: Club Gimnástico Getxo, gimnasia erritmikoa.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak markea hausiz: Jorge Pineda, arraunlaria.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak kiroltasuna: Iñaki Zubizarreta Tellería, saskibaloia.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak Getxo Barriztau: Jabier Baraiazarra, Mendi Film Bilbaoko zuzendaria.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak Getxo Zabala: Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club, belea.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak Aitzindariak: Gonzalo Beitia, futbola.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu