'Tokio ez da salbuespena izango, ahalegina egingo dozue ahalik eta ondoen sailkatzeko'
2019-12-26 08:44 KirolaBasque Team Fundazinoak urteko errepasoa egin eta hurrengo proiektuak aurkeztu ditu.
Bilbon egindako ekitaldian, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzar-eko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Maite Iturbe EITBko zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea izan ziren
Basque Team Fundazioak bere kirolari asko batu zituan oraintsu, enpresa eta erakunde munduko ordezkariez gan, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan egindako Gabonetako galan. 250 gonbidadu baino gehiago izan ziran ekitaldian, tartean teknikariak, federazinoetako ordezkariak eta fundazinoari lotutako babesleak be.
Galea Basque Team-eko kirolariek azken hilebeteetan egindakoa eta lortutakoa irudietan errepasetako bloke bategaz hasi zan, arreta berezia jarrita sentimenduetan eta emozinoetan, inguruneak atleten bizitzan dauen garrantzian, izan be, Fundazinoaren jarduerea ez da kirol arlora mugatzen; esangura horretan, Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzailea arduratu zan Fundazioa kirolarien laneratzean egiten dagoan lana erakusteaz, bai eta azken hilebeteetan BaloreetanBAT proiektua sendotzeko ahalegina egin dala erakusteaz be. Enpresa-inguruneko eta hezkuntza-inguruneko eragile garrantzitsuakaz aliantzak eta lankidetza-estrategiak eregi eta urte honeetan Basque Teamen inbertidutakoa gizarteari itzultzea da helburua.
Ondoren, agurren txandea izan zan; Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak opari txiki bat emon eutsen aurten goi mailea, eta ondorioz Fundazinoa, itxi daben kirolariei: Jagoba Vizuete karatekari, Irati Goikoetxea piraguisteari eta Igor Genua errugbi jokalariari.
Horrezaz gan, Fundazinoak ez eban urteko kirolari onenen lana autortzeko aukerea pasetan itxi gura izan; Eguzkilore urdina emon jaken Diego Arana hockey jokalariari, Asier Garcia errubera-aulkiko saskibaloi jokalariari, Patxi Peula patinatzaileari, Aitor Francesena surflariari, Virginia Diaz arraunlariari, Jon Rahm golflariari, Iñigo Llopis ugerlariari, Iraitz Arrospide atleteari, Maitane Etxeberria eta Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalariei eta Joan Crespo, Ander Elosegi eta Iñigo Peña piraguistei.
Urteko onenak saritu ondoren, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren berbek zarratu eben ekitaldia; sailburuak nabarmendu ebanez, kirolariak Euskadiren eta herritar guztien ordezkariak izango dira urteko hitzordu garrantzitsuenean, Tokio 2020ko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan: Ziur nago Tokio ez dala salbuespena izango eta zuek guztiok ahalegina egingo dozuela ahalik eta ondoen sailkatzeko. Zupiriak Negua etxeak diseinautako kamiseta berezia jantzi eutsen dagoeneko txartela ziurtatuta daben edo udan Japoniako uriburuan lehiatzeko gitxieneko markea lortu daben kirolariei: Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Iñigo Peña, Higinio Rivero, Virginia Diaz, Asier Garcia, Txema Avendaño, Diego Arana eta Iraitz Arrospideri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!