2019, poutarren urterik onena

Bizkaie! 2019-12-17 09:35   Kirola

Jakitun gara edegi bako bideak badagozala munduan eta hor segiduteko esperantzea dogu.

Pou arabarrentzat urterik onena da 2019, kantidadea ez eze, kalidadeari be eutsi deutsielako. Eskaladetan onenetakoak izan dira beti baina urteetako esperientziaren porasuz, estilo alpinoan, eskalada librean eta geldialdi barik, egun kapaz dira ordu gitxitan hormatzarretan gora igoteko.


Munduan zabaldutako bideen artean ondoko hamarrak nabarmendu daitekez:

- Urtarrilean, Haizea 7b/+/60º/550 m edegi eben Patagonian.

- Zezeiletik martira izotzetan eskaletan ibili ziran Norvegian.

- Apirilean Honey Moon 7b+/330 m edegi eben Marokoko Atlas mendikatean.

- Garagarrilean Andeetako Burrito Chin 6b/700 m edegi eben Tornillo 4.900 m (Iparretik) tontorrera bidean, Cabeza Clava 6c+/470 m Punta Huanka 4.670 m (Hegoaldetik), Andean Kingdom 7 a+/800 m Cashan Oeste 5.686 m (Ipar Ekialdetik) eta Aupa Gasteiz 7c+/160 m Peruko Andeetako Mendikate Zurian.

- Abuztuan Dardara 7c+/8 a/200 m Picos de Europan.

- Irailean eta urrian, The Latin Brother 7c/+/560 m (Hegoaldetik), sekula zapaldu bako tontorra zapaldu (4.670 m) Midi D’Ossau izena jarri eutsiena, Miguelink 6c/600 m (Hegoaldetik) eta bigarren igoerea (4.900 m) eta Beti Alavés 6b+/340 m (Hegoaldetik) sekula zapaldu bako eta Gorbea izena jarri eutsien tontorrera heltzeko (4.560 m).

Momentu ederra biziten gagoz, gure edadeko jentea abenturearen munduari agur esaten dabilenean, gu inoiz baino motibazino handiagogaz gabiz, ez da motxilak batu eta geratzeko momentua, jakitun gara edegi bako bideak badagozala munduan eta hor segiduteko esperantzea dogu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu