'Cholitas' emakume eskalatzaileei harrerea Bilbon

Bizkaie! 2019-12-05 11:53   Zinemea

Abenduaren 5ean, 18:00retan, izango da hitzordua Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian.

Jabier Baraiazarra eta cholitak | Ikusi handiago | Argazki originala



Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Diputaduak eta Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko Zuzendariak, harrerea egingo deutse Cholitas filmeko protagonistei Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian.

XII.BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldian [abenduaren 6tik 15era] estreinauko dan pelikuletako bat da Cholitas, nazinoarteko estreinaldia. Bost emakume boliviar indigena dira protagonista, Cholitak. Erronka handi bati egingo deutse aurre: Ameriketako tontor altuena eskalau nahi dabe, Aconcagua (6.960m), hain zuzen be; gona tradizionalak jantzita eskaletan dabe, ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentiduten diran emakume adoretsuak baino. Abentura honek, emakume izakera inspiratzailea erakutsiko deutso munduari eta, bidenabar, tradizinoari eusteko eta ama natureagaz hartu-emonetan jarteko bidea. Euren sustrai indigenak eta emakume izatea aldarrikatuko ditue Bolivian eta mundu osoan. Mendia da horretarako eszenategi parebakoa, danok bardintzen gaituan eremua.

Cholitas dira: Dora Magueño Machaca, Cecilia Llusco Alaña, Ana Lía Gonzales Magueño, Lidia Huayllas Estrada eta Elena Quispe Tincuta.

Zuzendariak, barriz, Jaime Murciego eta Pablo Iraburu izan dira.

Produkzinoa Arena Comunicación etxearen ardurea izan da.

Erronka horren gorabeherak dira ardatz aitatu filman eta Bilbon ikusgai izango da, hilaren 8an, domekan, BBK Aretoan, 17:15eko saioan, eta hilaren 9an, astelehenean, Golem Alondiga zinema-aretoetan, 20:00etako saioan. Bost protagonistak bertan izango dira.

Cholitas, Iruñako Arena Comunicación produkzino etxeak egin dau. Igazko Mendi Filmen emon eben egitasmoaren barri eta aurten estreinauko dabe mundu mailan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu