Puntaren puntan 20 urte egin ditue Pou anaiek
2019-12-05 09:44 KirolaNepaleko Himalaian (Annapurna, 8.091 m) hasi eta Indiako Himalaian izan da azkena.
Eneko eta Iker Pou, eskalatzaile, alpinista, esploratzaile eta abenturazale arabarrek aparteko estilo eta etikea erabiliz munduko abenturarik ederrenak bizi izan ditue.
Yukon, Antartidea, Amazonia, Nepal, Annapurna eta eskaladan estilo librean zabaldutako makinatxu bat hortzamar (besteak beste, 7 horma, 7 kontinente, The Latin Brother, Miguelink eta Beti Alavés) izan dira eta pilo bat lagun bidean egin dituenak, besteak beste, Juanito Oiartzabal, Juan Vallejo, Ferrán Latorre, Jon Armentia, Um Hong-Gil eta Jabier Baraiazarra, egun BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zuzendaria dana.
Momentu onak izan dira gehienak baina txarrak be izan dira, berbarako, Eneko Pouk buruko edemea izan ebanean Annapurnan, 7.400 metroko altueran; kasu horretan, nahitaezkoa izan zan lagunak alboan izatea. Ordutik poutarrak beti egon dira prest kirol helburuak baztertu eta beharrizana egon danean laguntzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!