X. Zinexit-ek zoriona bilatzeko eskubidea aldarrikatuko dau

Bizkaie! 2019-11-22 13:30   Zinemea

X. Zinexit, zemendiaren 25etik 29ra.

Hilaren 25etik 29ra Bilbon izango dan Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren gorabeherak azaldu ditue gaur prentsaurrekoan eta aurtengo barrikuntzen artean ondokoak nabarmendu daitekez: Sari asko jaso dituen hiru dokumental, The wrong man Alfred Hitchcocken erabateko estreinaldi bat eta klasiko bat, Bilboko Golem zinema-aretoetan (Sartzea doban, 19:30ean eta ondoren barriketaldia):



El Cuarto Reino erakusketeak inaugurauko dau, aurten Madrilgo, Atlantako eta Amsterdamgo jaialdietan sariak irabazi dituan New Yorkeko bazter auzo bateko eguneroko bizitzearen isla. Adan Aliaga zuzendaria jaialdian egongo da:

Ume errefuxiatuei buruzko Awlad - Hesiak Gainditu euskal dokumentala Zinexiten estreinauko da eguenean, zemendiaren 28an, Ane Irazabal kazetaria, filmaren zuzendarietako bat, bertan dala. Gasteizen, barriz, hilaren 29an estreinauko da Florida zinema-aretoetan:


X. Zinexit. Egitaraua ikusi hemen.

Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia sustatzeko bideoa ikusi hemen.

Zinexit, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzearen Idazkaritzeak antolatzen dau, eta Gasteizera, Barakaldora eta Basaurira be zabalduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu