2019/11/13 20:00

Bilboko BBK Salan. | Jardunaldiak

'Yo empece pelando gambas'.

20:00

Caosticak eta 61. ZINEBIk ondo merezitako omenaldia eskaini nahi deutsee UPV/EHUko Arte Eder eta Ikus-entzunezko Komunikazinoko promozino ikasleei, izan be, ikasleen belaunaldi errepetiduezin harek egun filmak eta telesaioak idatzi, produzidu eta zuzentzen ditu, bai nazino mailan zein nazinoartean erantzun handia lortu be. Baina horreek guztiak edozein profesional lez hasi ziran zinemearen mundu honetan: ganbak zuritzen.

Topaketa honetan lehenengo ikasle horretako batzuen lehen lanak ikusi ahal izango ditugu, eta besteen esperientziak entzuteko aukerea izango da pasadizoz eta autozigorrez jositako alkarrizketetan. Horreetan, Bilboko ikusleentzako aholkuak eskainiko dira batez be, ikus-entzunezko sorkuntzan eta produkzinoan hasten dagozaneii zuzenduta.

Borja Cobeaga, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe), Koldo Serra, Nacho Vigalondo, eta Haritz Zubillaga, beren jatorrien infernura itzuliko dira, beren burua biluztu (ikus-entzunezkoari jagokonean), eta ilusinoz eta ausardiaz sortutako lehen lanak erakutsiko deuskuez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu