Almudena Cidek euskerazko liburu bi argitaratu ditu

Bizkaie! 2019-11-12 13:46   Kirola

Gasteizko gimnasta olinpiko ohiak bere bizipenak eta trikimailuak batu ditu Olympia sailean.

Euskal gimnasia erritmikoaren erreferente nagusia da Almudena Cid arabarra, erretiratu zanetik urte batzuk pasau diran arren. Izan be, lau joko olinpikotako finaletan parte hartu dauen munduko gimnasta bakarra da, eta domina ugari irabazi zituan bere ibilbide oparoan, 28 urtegaz goi mailako kirola itxi eban arte.

Bere esperientziatik abiatuta, Olympia izeneko saila sortu dau Cidek, jatorriz gaztelaniaz, eta Alberdania argitaletxearen eskutik, euskeraz irakurri ahal izango dira lehenengo liburu biak, Puntera beltzak eta Pausu bat gehiago izenburudunak. Hil honen 16an, zapatuan, XIV. Euskal Gym topaketea egingo dabe Barakaldoko BECen, eta hantxe egingo dau Cidek liburuen aurkezpen publikoa.

Olympia izeneko pertsonaia da izen bereko saileko protagonista nagusia. Gimnasta olinpikoa izatea da bere amesa, eta helburu hori lortzeko poztasunak eta burukominak kontetan ditue liburuek. Ortzi lagunagaz, familiakoakaz zein taldekideakaz danetariko bizipenak izango ditu Olympiak.

Istorioen oinarria fikzinozko pertsonaiak diran arren, Almudena Ciden benetako bizipenak dagoz atzean. Gimnasta profesional baten aholkuak eta trikimailuak topauko ditue irakurleek. Horrezaz gan, amesak, maitasuna eta abenturak tartekatu ditu Cidek.

Euskeraz ikasi eban Almudena Cidek txikitan, Gasteizko Arantzabela ikastolan. Gimnasia erritmikoa be ikastetxe horretan ezagutu eban, eta hantxe emon zituan lehenengo pausuak kirol horretan. Olympia sailari eta Alberdania argitaletxeari esker, euskerea eta gimnasia erritmikoa buztartu ahal izan ditu Cidek, eta aspalditik izan dauen amesa bete ahal izan dau, hau da, euskerazko publikoagana heltzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu