IV. GetxoExpress urriaren 25etik 27ra
2019-10-23 09:30 ZinemeaAlgortako Muxikebarrin izango da film laburren jaialdia.
Parte-hartzaileentzako plaza guztiak bete izan diran aurreko hiru edizinoetako erantzun bikainaren ostean, GetxoExpress bueltan da, eta inoiz baino egitarau potoloagoa dauka, askotariko jarduera kultural eta artistikoak batzen dituana. Horri esker, parebako jaialdi barritzailea da. Hori guztia aurrera eroan ahal izateko, Getxoexpressek Getxoko Udalaren babesa dauka.
Jaialdia urriaren 25ean, barikuan, hasiko da, 18:00etan, eta orduan jakinarazoko jake gaia parte-hartzaileei. Momentu horretatik aurrera, 25 taldeek 42 ordu izango ditue film labur bat asmau, grabau eta produziduteko. Proiektuak leku berean emon behar dira urriaren 27an, domekan, 11:00ak eta 12:00ak bitartean.
Aurten, barritasuna da GetxoExpressek lujo handiko aurretiazko egitaraua izango dauela: Eguenean, urriaren 24an, GetxoExpress Pro egingo da. Bertaratutakoek onenen eskutik ikasi eta esperientziak konpartiduteko aukerea izango dabe ekitaldi horretan. Jardunaldia 17:00etan hasiko da, Ana Murugarrenek eskainitako dobako berebiziko eskola bategaz eta zinemazale guztiei zuzenduta dago jaialdian parte hartu ala ez.
Ondoren, bertaratutakoek networking jarduera batez gozau ahal izango dabe, kideakaz esperientziak eta dudak konpartidu ahal izango ditue, eta horren ostean film labur batzuk proiektauko dira. Gainera, ikus-entzunezko proiektuetako zenbait kide etorriko dira, eta horreei entzuteko aukerea egongo da. Honako honeek izango dira filmak:
- Kepa Sojoren Khuruf. Produkzino buru Selene Ibarra etorriko da.
- Tamara Lucariniren No es coma. Zuzendaria eta Josu Angulo protagonistea izango dira bertan.
- Khris Cemberen Soy una tumba. Iván Miñambres produktorea etorriko da.
- Asier Urbietaren False Flag. Zuzendaria bera etorriko da.
- Aitor Arenasen La Sra. Jesusmari. Iñigo Salinero protagonistea izango da bertan.
Berebiziko eskolara eta networking jarduerara bertaratu ahal izateko, interesdunek izena emon beharko dabe hemen. Film laburren emonaldietara eta geroko berbaldira joateko ez da izenik emon behar, eta sartzea doban izango da, leku guztiak bete arte.
Sariak emotea
Asteburua sariak emoteko ekitaldiagaz amaituko da. Aurten domekan izango da, urriaren 27an, 18:00etan hasita. Lander Otaola aktore bilbotarra arduratuko da ekitaldia aurkeztu eta sariak emoteaz. Kontuak kontu, 1.000 euro emongo jakoz film laburrik onenari, 800 euro bigarrenari eta 300 euro ikusleek hautatutako irabazleari. Sari nagusiez gan, beste sari batzuk be emongo dira, berbarako, getxotar batek zuzendutako lanik onenari.
Epaimahaia
Edizino honetan, GetxoExpressek puntako epaimahaia izango du, honako honeek osotua:
Iñigo Portillo (Caostica jaialdiaren antolatzailea).
Ana Murugarren (Zinema zuzendaria).
Loli Astoreka (Aktorea).
Gorka Aguirre (Efektu berezietako makillatzailea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!