'ANTI' filmak sari bi eskuratu ditu Claypoleko zinema jaialdian
2019-10-18 13:30 ZinemeaJosu Martinez zinemagile bilbotarraren filma izan da saritua.
Josu Martinez zinemagile bilbotarrak zuzendutako ANTI (2019) film laburrak sari bi eskuratu ditu Claypoleko (Argentina) Zinema Independenteko jaialdian: Epaimahikide Gazteen Saria eta Ikusleen Saria.
ANTI, Adabaki Produkzinoak eta Gastibeltza Filmak aurten produzidutakoa da. Bestalde, igaz Adabakik produzidutako zuzendari beraren Ama film laburraren jarraipen zinematografikoa be bada ANTI.
Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs dira aktore nagusiak. ANTI filmean 1921eko neguko gorabeherak agertzen dira. Frantziaren alde lau urtez fronteetan burrukan ibili ostean, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Bestalde, Parisetik maistra heldu da Bizkarsorora. Herriko umeek euskeraz besterik ez dabe egiten. Maistrak frantsesez baino ez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!