'Zinema Euskeraz' Bilbon
2019-10-18 13:40 Zinemea16 film eskainiko jakez Bilboko ikastetxeetako ikasleei.
Bilboko Udalak euskeraz eta balioetan eduketearen alde. Hori dala eta, aurten be, Zinema Euskeraz ekimenean parte hartu eta balioetan oinarrituta eduketako aukerea eskaintzen deutse ikastetxeei; horretarako, euskerazko zenbait film erabiliko dira, eta euren gainean gogoeta egin eta landu egingo dira unitate didaktikoen bidez. 2019-2020 ikasturte honetan, egitarauak 16 film eskainiko dizkie guztira egitasmoari atxikitako Bilboko ikastetxeetako haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleei.
Beste urte batzuetan ez legetxe, 2019-2020 ikasturteko barritasuna izango da bigarren hezkuntzako ikasleek ingelesez ikusi ahal izango dabela film bat, jatorrizko bersinoan; Just Charlie. Era berean, aukerea izango dabe azpitituluen hizkuntzea hautatzeko, ingelesez edo euskeraz. Ez da barritasun bakarra, izan be, Zinema Euskeraz programeak zinema prezio berezietan eskainiz estreinauko dau ikasturtea. Ikasle zinemazaleek film bi ikusi ahal izango ditue 3 euroan.
Programa honek harrera ona dau Bilboko ikastetxeetan. Igazko 2018-2019 ikasturtean, Uriko 35 ikastetxek hartu eben parte. 2019-2020 ikasturterako, 40 bat ikastetxek emon dabe izena, eta epea edegita dago oraindino. Programan parte hartu nahi daben ikastetxeek izena emon leikie, ikasturte osoan zehar, Tinko Euskera Alkartearen webgune honen bidez www.tinkoeuskara.eus eta Irudi Biziak Alkartearen webgunearen bidez www.irudibiziak.com edo telefono honetan: 944 16 66 77. Halan da be, kontuan izan behar da saio bakotxaren edukiereari lotuta dagoala filma.
Zinema Euskeraz programeak 16 film eskainiko ditu: 10 ume hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleentzat, eta 6 bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Saioak El Carmen aretoan eta Azkuna Zentroko GOLEM zinemetan eskainiko dira, maiatzera arte.
Ume Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (3 eta 12 urte bitartean), ondokoa filmak eskainiko dira:
- PIM & POM
- HARRI ZOPA
- YUGO & LALA
- ALFONBRA MAGIKOA
- PADDINGTON 2
- OKER
- ASTERIX: EDABE MAGIKOAREN SEKRETUA
- TERRA WILLY: PLANETA EZEZAGUNA
- PLOEY- EZ DUZU INOIZ BAKARRIK HEGAN EGINGO
- MR LINK: JATORRI GALDUA
Bigarren Hezkuntzan (12 eta 16 urte bitartean), honako honeek:
- LOREAK
- GAZTE HARRIGARRIA
- JUST CHARLIE
- ENDERREN JOKOA
- EL VIAJE DE NISHA
- UNA BOLSA DE CANICAS
Zinema Euskaraz
Helburua pedagogikoa da: euskerea zinemearen bidez gozeteaz gan, film bakotxaren ostean filmetako gaiak landuko dira ikasleakaz.
Programa honek eskaintzen dituan filmek balioen inguruko gaiak lantzen ditue: bardintasuna, eskolako inklusinoa, norberaren buruaren estimea, egunean-egunean norberaren burua hobetu beharra, nerabeek eguneroko bizimoduan euren sentimenduei aurre egin beharra, adiskidetasuna edo klima aldaketea. Gainera, ikasturte honetan beste gai bat be izango da, transexualidadea, Just Charlie filmaren bidez.
Zinema Euskeraz programea 1991an hasi zan eta ordutik Bilboko 200.000 bat ikaslek parte hartu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!