Gorbeia Suzien 2020 Migu Run Skyrunner World Series zirkuituko lasterketea izango da

Bizkaie! 2019-10-18 08:33   Kirola

2020ko irailaren 27an, nazinoarteko korrikalaririk onenak Zeanurin izango dira.

Jurek Ziemkiewicz, Gorbeia Suzieneko zuzendaria eta Peter Worth Skymaneko burua. | Ikusi handiago | Argazki originala





Migu Run Skyrunner World Series
, Munduko Txapelketearen barruan egongo da Zeanuriko probea eta nazioarteko mendiko korrikalari onenak batuko ditu 2020ko irailaren 27an.

Gorbeia Suzien Ternua 2019ko edizinoak sekulako erantzuna izan dau. Urtebeteko deskantsuaren ondoren, inoiz baino indar handiagoagaz bueltau da, eta ikusleen erantzuna ikusgarria izan da. Antolatzaileek benetan eskertzen dabe publikoak emondako babesa eta laguntzinoa.

Behin azken edizinoa amaituta, hurrengoan pentsetan hasteko ordua da, zortzigarrena, eta antolakuntzea horretan dabil dagoeneko. Gaur arratsaldean iragarri dabe Limone sul Gardan, Italian, Gorbeia Suzien 2020 Migu Run Skyrunner World Series zirkuituko lasterketea izango dala. Gaur egungo nazinoarteko zirkuiturik entzutetsuena da hau.

Gorbeia Suzien 2020ko Munduko Txapelketearen barruan egongo da eta mendiko lasterketetako nazinoarteko korrikalaririk onenak Zeanurin izango dira irailaren 27an. Gorbeia Suzien 2020 Migu Run Skyrunner World Series zirkuituko azken probetako bat izango da, eta bikotxa puntuauko dau. Beraz, Gorbeiako hitzordua erabagigarria izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu