Udagoieneko Mendi Tour-erako ia ez dago sarrerarik

Bizkaie! 2019-10-15 13:22   Kirola

Madrilen Golem zinema-aretoetako leihatilan sarrerarik ia ez da geratzen, dana agortzea espero da.

Udagoieneko Mendi Tour zirkuitua bidea egiten dago, upealako erantzunagaz. Egunotan (urriak 14-15-16-17) Madrilen Golem zinemetako leihatilan sarrerarik ia ez da geratzen, dana agortzea espero da. Eta laster da Euskadiko geltokien txandea. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko pelikularik onenak Bizkaiko lau herritan (Sopela, Markina-Xemein, Getxo eta Basauri) eta Gipuzkoako bitan (Errenteria eta Elgoibar) eskainiko dira urriaren 17tik zemendiaren 22ra bitartean, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen zaleentzat ezinbesteko hitzorduak.

Zirkuitu komertzialetan erakusten ez diran pelikula bikainak ikusteko aukera ederra da, herri horreetan lehenengo aldiz eskainiko dira The Dawn Wall, Everest Green, The Weight of Water, The Search for the Wooo, Viacruxis lako pelikulak. Estreinaldiz betetako aukera parebakoa.

Udagoieneko Mendi Tour 2019 geltokiak

Madrilen urriak 14-15-16-17

Sopela urriak 17

Leon urriak 21-22-24

Salamanka urriak 21-22-24

Caceres urriak 24

Markina-Xemein urriak 27

Errenteria zemendiak 7-8

Logroño zemendiak 8

Getxo zemendiak 11-12-13-14

Álora (Málaga) zemendiak 15-16

Ibi (Alicante) zemendiak 16

Basauri zemendiak 19

Elgoibar zemendiak 22

Potes (Liébana) zemendiak 22-23


Sarrera salmentearen 3. eta azken fasea

xXII. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia abenduaren 6tik 15era izango da eta sarrera salmenten 3. eta azken fasea indarrean jarriko da urriaren 17tik zemendiaren 11ra. Sarrerok deskontu handiak ditue, beti be sarrera horreek guztiak leihatilan eta saio egunetan bertan erosiko balira balioko leukienagaz konparauta. Sarrera kopuru mugatua da eskaintza honetakoa. Aurreko eskaintza fase bietan, eskainitako sarrera pack guztiak agortu egin dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu