XI. Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdia, Film sozialak urriaren 17tik 24ra
2019-10-11 12:21 ZinemeaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
Urriaren 17tik 24ra makinatxu bat ekitaldi atondu ditue Bilboko Azkuna Zentroan. Herririk herri, Getxon, urriaren 18an, 19:30ean, Muxikebarrin eta Aixerrotako eta Romo-Artazako Institutuetan XI. Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdia Film Sozialak izenekoaren hainbat proiekzino egongo dira. Jaialdia KCD, Kultura, Communication y Desarrollo GKEak antolatzen dau, Euskal Lankidetzako Agentziaren eta hainbat erakunderen laguntzeagaz, tartean Getxoko Udalarena.
Jaialdiak mugarik bako zinema anitza eskaintzen dau, merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituen tokiko istorioak eta istorio globalak, eta bere helburuen artean dagoz ikus-entzule kritiko eta gogoeta zaleak sustatzea; era berean, errealidadea eta hartu-emon zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea da asmoa, Nazino Batuek 2030erako proponidutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzeko. Horretarako gaiak giza eskubideak, genero bardintasuna zein kulturartekotasuna izango dira, baita emakumeek egindako lanak be.
Algortako Muxikebarrin En boca de todas (Amazonia, Argentina) eta Birthplace (Indonesia, Reino Unido) film laburrak eta Dónde irán (España, Senegal) eta En busca de un espacio (Cuba) dokumentalak ikusi ahal izango dira. Saio horretara hurreratuko diran zuzendariak Marilyn Solaya (2016ko Goya Sarietara izentautakoa), Mamadou Dia, Fatou Mboeg, Modou Diop, Medoune Falldiop eta Egoi Suso izango dira.
Sartzea doban izango da eta Muxikebarrira hurreratzen diranen artean globo bidaia baterako zozketea egingo da.
Bestalde, goizean Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan, besteak beste, proiekzinoen bilduma bat, tailerrak eta Mamadou Dia, Fatou Mboeg, Modou Diop, Medoune Falldiop, Egoi Suso y Jawad Sharif zuzendarien bisitea izango da. Aurretik, antolatutako tailerretan bideo batzuk egin dituen ikasleen taldeek be parte hartuko dabe, horreen artean, Romo-Artaza BHIko Ikasleen Klaketa Leiho izenekoak.
Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1000 bat ikaslerengana helduko da.
Aurtengo kartelari jagokonez, Sleepless / Repeat until death filmaren fotogramea da, Jorik Dozy-ek eta Sil Van der Woerd-ek zuzenduta. Mongolian filmatuta, Mongoliako meatzari batek xamana ikustera daroa gaixorik dagoan alabea, uriko kutsadura handitik urrun.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!