Zazpi euskal enpresa joango dira Mipcom azokara
2019-10-11 12:17 ZinemeaIkus-entzunezko entretenimenduaren topaleku ospetsuenetako bat da Cannesekoa.
Urriaren 14tik 17ra, Mipcom azokearen aurtengo edizinoa egingo dabe Cannesen, eta Euskal Herriko hainbat enpresa joango dira, Basque Audiovisual markapean. Nazinoartekotzeko plataforma garrantzitsua dan ezkero, Eiken klusterraren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren babesa eta laguntzinoa izango dabe enpresok.
Nazinoarteko ikus-entzunezko sektorearen topagune izango da Cannes lau egunez, mundu osoko produktore, banatzaile eta erosleakaz hartu-emonak egiteko aukerea dalako Mipcom azokea. Sektore horretako euskal enpresen eduki eta formatuak nazinoarteko eragileei ezagutzera emoten jakez. Ganera, ezinbesteko hitzordua da sektorearen jokeren barri izateko.
Mipcom azokearen aurtengo edizinoan, Expressive Media Projects, J.O.K Flms, LA Ekoizpenak, Lotura Films, Pausoka Entertainment, Sayaka Producciones eta Señor & Señora euskal enpresak egongo dira, animazino, dokumental, film luze eta multimedia produktuak erakusten. Eskaintza hori Basque Audiovisual katalogoan be jaso dabe, interesa daukienen artean banatzeko.
Eiken, Zineuskadi eta Etxepare, bestetik, ikus-entzunezko euskal sektorearen barri zabaltzen eta negoziorako aukera barriak bilatzen ibiliko dira Cannesen. Nazinoarteko kontaktuen sarea handituko dabe, etorkizunean alkarlanerako bide barrietan sartzeko.
Hiru erakundeon arabera, Canneseko azokan parte hartzeak euskal produktuak saldu, produzidu, ezagutarazo eta nazinoartekotzeaz gan, beste herrialdeetan ikus-entzunezkoen eta eduki digitalen balio kate osoan eragiten daben profesionalakaz lan egitea errazten dau. Eiken, Zineuskadi eta Etxepareren helburua da Euskal Herria nazinoarteko produkzino-gunetzat aurkeztea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!