Bilboko Sociedad Bilbainaren 180. urteurrenari eskainitako kupoia aurkeztu dabe
2019-10-09 12:12 KultureaSociedad Bilbainaren eraikuntzea nabarmena da eta 180 urteak ospatzeko horixe da kupoian agertzen dan irudi nagusia.
ONCEk urriaren 15ean zozketatuko dauen kupoia eskaini deutso Sociedad Bilbainari haren 180. urteurrena dala eta. Kontuak kontu, Asteon salgai jarriko diran 5,5 miloe kupoi emitidu ditue. Kupoia Sociedad Bilbainaren egoitzan emon dabe ezagutzera (Nafarroa kalea, 1. Bilbo).
Aurkezpenean ONCE Euskadiko Lurralde ordezkaria Juan Carlos Andueza; ONCE Euskadi eta Kantabriako Joku-Burua Miguel Morado; eta Sociedad Bilbainako burua Anton Pérez- Iriondo izan dira.
Erakundeak gizartean nagusi diran gaiak islatzen jarraitzen dau kupoietan, herritarrek kupoiak erostean Erakundearengan azaldutako konfidantzea eskertuz. Horregaitik bazkideek zerbitzuak jaso leikiez.
Eguneroko Kupoia izanik 1,50 euroren truke 35.000 euro banako bost zifrak euki ezkero, 55 sari irabazi daitekez. Eta 2 euroren truke Pagea, hau da, 25 urtean hilebeteko 3.000 euroko saria.
Euskadin, 3.400 da momentu honetan bazkideen kopurua eta horreetatik 540 kupoiak saltzen ibilten dira. Sariei jagokenez, EAEn aurten eta egun arte 22,5 miloe euro inguru emon ditu saritan ONCEk. 2018an, 37 miloe izan ziran, errekor historikoa, hain zuzen be.
180 urte Bilbogaz bat eginez
Sociedad Bilbainaren eraikuntzea nabarmena da eta 180 urteak ospatzeko horixe da kupoian agertzen dan irudi nagusia. 1833an hasi zan aitatu erakundearen historia, bilbotar talde ezezagun batek Europako hainbat herritan sortzen egozan antzerako klub sozial bat sortu ebenean. Ekimena itxurea hartzen joan zan, eta 1839ko maiatzean estreineko zuzendaritza batzordea izentau eta lehenengo batzar orokorra egin eben.
Urte bereko urriaren 15ean, erakundearen jaoitze eguna bezela aintzat hartzen dana, erakundearen araudia ontzat emon eben eta 75 urtez erakundeko bazkideen egoitzea izan zan lokala aukeratu eben Bilboko Plaza Barriko 5eko lehen pisuan. Orduan klubak 133 bazkide zituan, euren artean esanguratsuak izan ziran, besteak best, Maximo Aguirre, Francisco Gaminde, Juan de Aguirre, Pedro P. Uhagn Jr. eta bestelakoak.
Ordutik aurrera Sociedad Bilbainaren hazkundeak aurrera egin eban. Sortu eta handik urtebetera, 240 bazkide ziran eta 1843an, 300. Egoereari aurre egiteko egoitzaz aldatzea erabagi eben, eta 1910eko maiatzan lehen harria jarri eben. Urte bi eta erdiko lanak amaitu ostean, Bilboko Nafarroa kaleko 1ean egoitzako arduradunek ateak edegi zituen, eta egun euren egoitzea izaten jarraitzen dauen eraikuntzea Eusko Jaurlaritzeak Monumentu kategoriako Kultura-Intereseko Ondasuna kalifikauta dauka.
Kontuak kontu, 180 urte honeetan, beti Bilbo uriagaz bat egin dau. Alkarteak lehen, bigarren eta hirugarren Karlistadak eta Gerra Zibilaren aurrean bere horretan mantentzea lortu dau; eta bertatik pasau dira, besteak beste, Bob Dylan abeslaria edota Anatoly Karpov munduko xake txapelduna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!