Euskotren Burdinbidearen Euskal Museoa 25. urteurrena ospatzen dabil

Bizkaie! 2019-10-07 07:55   Kulturea

Euskadiko burdinbideen testigantzak jasoten dituan Museoa 625.000 personak bisitau dabe 25 urteotan.

Eusko Jaurlaritzearen Euskotren Burdinbidearen Euskal Museoa 25. urteurrena ospatzen dago Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazinoetan. Edegiera-ekitaldian, Burdinbidearen Euskal Museoaren 25. urteurrena umeen lehiaketearen sariak emon ditue eta EGAPE jantza-taldeak parte hartu dau, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzearen Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituren sailburuaren zuzendaritzapean. Imanol Leza Euskotrenen zuzendari nagusiak eta Juanjo Olaizola museoaren arduradunak be parte hartu dabe.

Sailburuak eskerrak emon deutsez urteurren hau posible egin daben persona guztiei, eta Euskadik beti izan dauen tren-izakerea nabarmendu dau. Tapiak jakinarazo dau gaur egun be Eusko Jaurlaritzea trenaren erabilerearen aldeko politikak sustatzen dagoala, eta abiadura handiko aldiriko zerbitzuan be etenbarik hobetzeko dabizela lanean.

Burdinbidearen Euskal Museoaren 25 urteen ospakizunean 7 tren historikok zirkulau dabe 11:00etatik 18:30era bitartean: orduan aterako da Azpeititik Euzkadi tren-makinea buru dauen lurrunezko azkenengo trena. Gainera, Euskal Sagardaoaren (13:00) eta putxeran kozinautako indabak (14:00) probetako saioa be programau da.

Burdinbidearen Euskal Museoak garraiobide horrek Euskadin mende eta erdian izan dauen historiaren testigantzak jasoten ditu Azpeitiko egoitzan. Lurrunezko tren-makinak erlojuak, trenbide-ustiapenagaz lotutako elementuak: farolak, telegrafoak, uniformeak, makinak, tresnak eta telefonoak.

José Antonio Ardanza lehendakariak 1994ko urriaren 4an museoa inaugurau ebanetik erakundeak 623.961 personen bisitea jaso dau, horreetatik, 249.445 personek lurrunezko trenen zerbitzu historikoaz gozau ahal izan dabe, 1998tik abian dagoana; beste 108.700 lagunek kolektibo mueta guztiek (eskola-taldeak, erretiratuak, txangoak...) alokatutako tren berezietan ibili dira.

25 urte honeetan, Euskal Museoaren ondareak hazkunde nabarmena izan dau alor guztietan: Ibilgailu historikoei jagokenez, bildumea 45 unidadetatik 87 unidadetara hazi da, eta lurrunezko 7 tren-makina nabarmentzen dira, horreen artean Espinal, 1887an eregitakoa, Robert Stepehenson lurrunezko tren-makinearen asmatzaileak fabrikau eban eta munduan funtzionamenduan dagoan zaharrena. Euzkadi tren-makinea be bertan dago, Ferrocarriles Vascongados historikoaren tren bereziena.

Euskal Museoaren bildumak be osotzen joan dira bestelako elementuakaz, berbarako, tren-uniformeen bildumeagaz, izan be, 200 jantzigaz trenen eboluzinoaren barri emoten dau 1863 eta 2019 artean. Federico Zappino antxinako olgeten bildumea be aitagarria da, aurreko mendeko 30, 40 eta 50eko hamarkadetan fabrikautako piezakaz.

Era berean, Burdinbidearen Euskal Museoaren artxiboko funtsak be gehitu egin dira azken 25 urteetan. Epe honetan berreskuratutako lanen artean honako honeek nabarmentzen dira: Donostiako tranbia-konpainiaren artxibo historikoa, Bizkaiko Trenbide Zentralaren (Durangotik Zumarragara eta Elgoibarretik Donostiara), Ferrocarriles Vascongadosen eta Bilboko tranbiaren (Durango eta Arratiara) aktak eta egunerokoak eta Urolako trenbidearen artxibo historikoa.

Funts dokumentala be hazi egin da, batez be artxibo fotografikoa: dagoeneko 100.000 irudi digitalizau baino gehiago ditu.

Burdinbidearen Euskal Museoak parte hartu dau, antolatzaile edo kolaboratzaile moduan, trenagaz lotutako omenaldietan; horrezaz gan, horreekaz lotutako liburuak editau eta hainbat zinema-produkzinoetan izan da.

 

Historia laburra

Gerra Zibilaren ostean ez zanez inbersiorik egin burdinbideetan, zerbitzuak, instalazinoak, ekipamenduak eta material mobikorrak martxan mantendu zituen, aspaldian kendu beharrekoak.

XX. mendean, burdinbideakazko pertzepzino sozialak eboluzio motela izan eban eta aurreko hiru hamarkadetan iraganeko eragozpen legez ikusitakoa, errepideko garraiobide barriek gainditua, baloretan hasi ziran automobilaren alternatiba moduan, ilarak, kutsadurea eta istripuak eragiten baitzituan. Ondorioz, trena berreskuratze-fase batean sartu zan, eta antxinako tren eta instalazinoak unidade eta ekipamendu barriakaz ordezkatzen hasi ziran.

Zorionez, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Obra Publikoen Saileko arduradunak urte horreetan kentzen ebizan ekipamenduen balio historikoaz jaubetu eta konturatu ziran desegin egingo zituela; ondorioz, 1989an, Garraio Zuzendaritzeak inbentario bat idaztea erabagi eban Euskadin garai haretan egoan trenbide-ondarea baloretako.

Holan, Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoa sortzea erabagi eben, antxinako geltokia eta inguruak barriztau, hogeita zortzi tren-unidade zaharbarriztau eta hainbat bilduma berreskuratu ondoren, Javier Aranguren eta Jesús Mínguez lako bildumagile partikularren lankidetzeari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu