'Asto erregea' filma euskeraz, zinema-aretoetan
2019-10-04 13:29 ZinemeaPakistandik dator marrazki bizidunetako filma.
Zineuskadi erakundeak martxan jarritako Zinema Euskeraz programearen barruan, euskerara bikoiztutako beste film bat helduko da egunotan Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara. Asto erregea, familia guztiarentzako marrazki bizidunetako filmaren euskerazko bersinoa, gaur, barikua, estreinauko dabe.
Aziz Jindani zuzendari pakistandarrak zuzendu dau Asto erregea, berak eta Kamran Khimanik idatzitako gidoian oinarrituta. Izenburuak agertzen dauenez, Lehoi erregea pelikula ospetsuaren parodia umoretsua da, Mangu astoa protagonista nagusia dala.
Lehoi erregeak, bere ondorengoen zilegitasuna irabazteko asmoz, hauteskundeak antolatzea erabagi dau. Ezustean, Mangus astoa, ordura arte garbitzaile izandakoa, hauteskundeetan parte hartzera animauko da, herritarren babesagaz. Mangusek ez daki bere hautagaitzea erregearen aholkulariaren, Miss Finaren, plan maltzurraren barruan dagoala. Lehoi erregea kendu, eta kontrolau ahal izango dauen beste bat ipintea da Miss Finaren asmoa.
Abenturak eta egoera umoretsuak tartekatzen dira filmean, oihanean hauteskunde-kanpainea egiten dabiz eta. Azkenera arte, ezin jakin Miss Finaren planak huts egingo dauen ala ez.
Zinema Euskeraz programearen bidez 2019an pantaila handian ikusi ahal izango dan hamaikagarren filma da Asto erregea. Honeetan aretoetan emongo dabe euskeraz: Golem Alhondiga (Bilbo), Florida (Gasteiz), Getxo Zinemak, Torrezabal (Galdakao), Gran Cinema Zugaza (Durango), Niessen (Errenteria) eta Principe (Donostia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!