XV. Kameratoia Lekeition

Bizkaie! 2019-10-02 08:03   Zinemea

Gaia urriaren 25ean emongo da, 26an grabaketak hasi eta 27an Ikusgarri zinema-aretoan aurkeztuko dira. 

Zabalik dago aurtengo Kameratoian parte-hartzeko deialdia, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezkoen rallya.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilereak bat egiten dabe euskerazko ikus-entzunezkoen produkzinoa indartzeko ekimen honetan eta aurten be Kameratoia Lekeition izango da.

Urriaren 25etik eta 27ra egingo dan euskerazko ikus-entzunezkoen rallyaren izena emotea Kameratoia.eus webgunean egin ahal izango da urriaren 23ra arte. Kontuan hartu, lehenengo 30ek Lekeitioko Trinkete Aterpetxean egonaldia eta gosaria doban izango dabela lanak aurkeztearen truke.


Urriaren 25etik 27ra egingo dira lanak

Gaia urriaren 25ean emongo da, 26an grabaketak hasi eta 27an Ikusgarri zinema-aretoan aurkeztuko dira. Gaiaren inguruan hausnartu, gidoia idatzi, grabau eta irudiak muntau. Sormenezko ariketa honetan, Lekeitio eta bere kaleak izango ditue parte-hartzaileek euren lanak egiteko eta jakina, filma lasaitasun osoz egiteko gune bat jarriko da partaideen eskura.


Sari potoloak

Film labur onenak 1.000 euroko saria jasoko dau eta bigarrenak 600 euro. Horrezaz gan, publikoa protagonista izango da ikuslearen sariaren irabazlea aukeratuz.

Era berean, Kameratoiko lehen sariaren irabazlea Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira zirkuitu ibiltariaren barruan sartuko da. Lehenengo eta bigarren sarituak, barriz, Durangoko Azokearen barruan antolatzen dan DemaSA (Sortzaile Amateurren Demea) lehiaketan parte hartuko dabe, Euskal Herriko beste lehiaketetako finalistakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu