Poutarrak Himalaiara
2019-10-01 11:56 KirolaUrte osoan han, hor eta hemen eskaletan ibili ostean, Himalaia suitzarrera doaz Iker eta Eneko.
The North Face (TNF) etxearen babespean, Jacopo Larcher italiarra, Siebe Vanhee belgiarra (biekaz Siberian egon ziran orain urte batzuk eta 8 bide barri egin zituen), Matty Hong amerikarra (kirol eskaladan espezialistea) eta Matteo Mocellin kamera italiarra jongo dira 6.000 metro inguruko mendiak nagusi diran eremura.
Emozino handiko abenturea izango da, kontuan hartuta, seigarren kidea izango zana Hansjorg Auer Kanadako Rocky Mountainsen hil zala orain hilebete batzuk, poutarren lagun handia, Baffinen eta Siberian ibilitakoa.
Aurten Haizea 7b/+/550 m. zabaldu eben Argentinako Patagonian; Norvegiako izotzetan be eskalau eben eta Marokoko Atlas mendikatean (Honey Moon 7b+/330m.) be ibili ziran; eta udan, barriz, Andeetan Burrito Chin eskalau eben 6b/700m, Cabeza Clava 6c+/470m, Andean Kingdom 7a+/800m eta Aupa Gasteiz 7c+/160m. bideak zabalduz.
Kontuak kontu, urrian Indiako Himalaian dagoan Kinnaur Valley eta Himachal Pradeshen ibiliko dira bideak zabaltzen. Ohitureari jarraituz eskalada librea, alpinoan eta non stop egitea da asmoa
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!