Bilbok Miguel de Unamunoren omenezko lora-eskaintzea egin dau

Bizkaie! 2019-09-30 13:51   Kulturea

Idazlearen jaiotzearen 155. urteurrenean egin da ekitaldia.



Bilboko idazle eta pentsalariaren egun instituzionaleko ospakizunetara batu da Bilboko Udala, haren izena dauen plazan.

Arratsaldez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Bidebarrieta Kulturgunearen barruan, Juan José Lanz EHUko literatura espainiarreko irakasle eta literatura garaikideko espezialisteak De Fuerteventura a París: Poesía e Historia izeneko berbaldia emongo dau.

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, Gonzalo Olabarria Kulturako zinegotziagaz eta Udal korporazinoko beste ordezkari batzuekaz batera, Miguel de Unamunoren jaiotzearen (1864ko irailaren 29a) 155. urteurrena gomutatzeko haren omenez egin dan lora-eskaintzan izan da. Egilearen senitartekoakaz batera hartu dau parte haren izeneko plazan egindako omenaldian.

Egun instituzionaleko ospakizunek arratsaldez izango dabe jarraipena. Arratsaldez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Bidebarrieta Kulturgunearen barruan, Juan José Lanz EHUko literatura espainiarreko irakasle eta literatura garaikideko espezialisteak De Fuerteventura a París: Poesía e Historia izeneko berbaldia emongo dau. Miguel de Unamunok Kanarietan sufridutako produkzinoan, esanahian eta eraginean oinarrituko da, izan be, 1924ko zezeilaren 20an, hurrengo egunean Gaceta de Madrid-en argitaratutako Errege Agindu batek, Miguel Primo de Rivera jenerala buru eban Direktorio Militarraren akordioa emon eban, Miguel de Unamuno y Jugo Fuerteventurara bialduz, eta Salamancako Unibersidadeko Errektoreorde eta Unibersidade horretako Filosofia eta Letrako Fakultadeko Dekano karguetatik kenduz, baita katedradun lanpostuan enplegurik eta soldata barik itxita be. Hurrengo egunean, Unamuno diktadurak Fuerteventuran ezarritako erbestera abiatu zan, eta martiaren 10ean heldu zen bertara.

Ugartean egin zituan hilebete apurretan, garagarrilaren 9an bertatik iges egin eta Parisera joan zan, Unamuno identifikauta sentidu zan ugarteko basamortu-paisajeagaz eta idazkera poetikoa berpiztu jakon, De Fuerteventura a París (1925) egunerokoan islatu eban legez. De Fuerteventura a París egileak izandako krisi personalaren lekukoa da, eta idazkerearen dimensino barriaren eta subjektua eta intimidadea ulertzeko modu barriaren benetako azterketea erakusten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu