'Agur Etxebeste'! hogeita hamazortzi zinema-aretotan izango da astegoienean

Bizkaie! 2019-09-26 13:47   Zinemea

Irailaren 27an estreinauko da zinema-aretoetan.




Pasa dan martitzenean, Donostia Zinemaldiak euskal zinemeari eskaintzen deutson Zinemiraren galan, atzo Bergaran eta gaur bertan Bilboko Azkuna Zentroko helduko da zinema-aretoetara. Ezagutu genduzanetik hamalau urte igaro ondoren, Etxebestetarren barri dakargun filma Euskal Herri osoko aretoetan eta Madril, Bartzelona zein Logroñon izango da ikusgai.

Filma euskeraz egina da eta euskera hutsean edo euskeraz eta gaztelaniazko azpitituluakaz ikusteko aukerea izango da, aretoak erabagitakoaren arabera.

Danetara, astegoienean honako hogeita hemezortzi areto honeetan estreinauko da Agur Etxebeste!:


Bizkaian

Hilaren 27an, Bizkaiko honako aretoetan estreinauko da:

- Bilbon: Azkuna Zentroko Golem aretoetan eta Multicines aretoetan.

- Barakaldon: Megapark-eko Yelmo Zinematan eta Max Center-eko Max Ocio Cinesa aretoetan.

- Getxon: Getxo Zinematan.

- Leioan: Artea merkatalguneko Yelmo Zinematan.

- Portugaleten: Ballonti merkatalguneko Dock Zinematan.

- Galdakaon: Torrezabal Kultur Etxean.

- Durangon: Zugaza Zineman.

- Amorebieta-Etxanon: Zornotza Aretoan.


Irailaren 28tik aurrera honako honeetan:

- Basaurin: Sozial Antzokian.

- Gernikan: Lizeo Antzokian.

- Bermeon: Nestor Basterretxea Aretoan.

- Lekeition: Ikusgarri Aretoan.

Gipuzkoan

Gipuzkoan, barriz, bihar barikua areto honeetan estreinauko da Agur Etxebeste!:

- Bergaran: Seminarixoan.

- Irunen: Mendibileko OCINE aretoetan.

- Errenterian: Niessen Zinematan.

- Zumaian: Aita Mari Zineman.

- Eibarren: Coliseo Antzokian.

- Azpeitian: Soreasu Antzokian.

- Andoainen: Bastero Kulturgunean

- Zarautzen: Modelo Aretoan.

- Ordizian: Herri Antzokian.


Eta irailaren 28tik aurrera ikusgai izango da honako areto honeetan:

- Arrasaten: Amaia Udal Antzokian.

- Tolosan: Leidor Zineman.

- Donostian: Príncipe Zinematan eta Antiguo Berri Zinematan.


Araban

Araban, hilaren 27tik aurrera Agur Etxebeste! Gasteizko Florida Guridi Zinematan eta Boulevard merkatalguneko Yelmo aretoetan izango da ikusgai, baita Etxebarriko Gorbeia Zinematan be.


Nafarroan

Hilaren 27an estreinauko da Iruñeako Golem Baiona Zinematan, Lizarrako Los Llanos Zinematan, Vianako Las Cañas Zinemetan, Cordobillako La Morea merkatalguneko Golem Zinematan eta Uharteko Itaroa merkatalguneko Yelmo Zinematan.


Madril, Bartzelona eta Logroñon be estreinauko da Agur Etxebeste!

Euskal Herritik kanpo be izango da bihartik aurrera Agur Etxebeste! ikusteko aukerea. Madrilgo Renoir Princesa Zinematan, Bartzelonako Boliche Zinematan eta Logroñoko 7
Infantes Zinematan.


Sinopsia:

Patriziok (Ramon Agirre) eta Mari Luisak (Elena Irureta) rolak aldatuko ditue. Patriziok etxeko lanei eta familiari jagokozan erantzukizunei aurre egiten deutsen bitartean, Maria Luisak udaleko agintea hartuko dau beregan, bere modura hartu be. Batzuei ostera, aldaketa hau ez jake asko gustauko, gauzak beti lez jarraitzea nahi dabelako. Herrian gauzak aldatu egingo dira, baina bereziki Etxebeste familiak biziko dau aldaketa nabarmenena, bakotxak bere modura biziaz eta barriro be familia alkarregaz egotea ezinbestekoa dala erakutsiz.


Fitxa teknikoa:

● Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal.

● Gidoia: Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburu

● Produkzinoa: Irusoin, La Fidèle Production, Kilima Media eta Etxebeste

Produktoreak: Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso eta Jokin Etcheverria / Ekoizle eragileak: Fernando Larrondo, Miguel Menéndez eta Nerea Rodríguez / Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria / Produkzio zuzendaria: Ander Sistiaga.

Zuzendari artistikoa: Peio Villalba.

Argazki zuzendaria: Gaizka Bourgeaud.

Muntaia: Laurent Dufreche eta Raúl López.

Zuzeneko soinua: Pablo Bueno.

Soinu diseinu eta muntaia: Xanti Salvador.

Musikea: Javi P3z.

Makillajea: Lola López.

Ule-apaintzailea: Itziar Arrieta /

Jantzien diseinua: Saioa Lara.

VFX Efektu bereziak: El Ranchito

Aktoreak: Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Iban Garate (Iñaki) eta Paco Sagarzazu (Luziano).

Laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta ICAA (Instituto de la Cinematografía y las Artes Visuales).

Banaketea: Barton Films eta Filmax.

Iraupena: 100’ / Hizkuntzea: Euskerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu