Carmen Machi aktoreak irabazi dau Gastronomiako Basque Country Saria
2019-09-26 07:55 ZinemeaEuskadiko kalidadeko produktua eta gastronomia sustatzeko emoten da saria
Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten diran ekitaldien barruan, Carmen Machi aktoreak Gastronomiako Basque Country Saria irabazi dau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegiturak saileko sailburu Arantxa Tapiaren eskutik, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos aurrean egoala. Saria Eusko Jaurlaritzeak eta Zinemaldiak bultzatzen dabe, Gipuzkoako Ostalaritza Alkartearen laguntzinoagaz. Sariagaz, zinemako profesionalen lana autortu nahi da, eta nekazaritzako eta arrantzako kalidadeko elikagaiak eta gastronomia ezagutarazoteko eta balioesteko balio dau.
Euskadiko jatetxeetan esperientzia gastronomiko batzuek eta hainbat produktuk osotzen dabe berez saria, produktu horreen artean Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaia, Arabako Errioxako ardaoa, Getariako txakolina, Euskadiko Sagardao Naturala edo Eusko Label kalidadeko bereizgarria daben produktuak dagoala.
Saria emoteko ekitaldian, Arantxa Tapia sailburuaren eta Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen ondoan egon dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese.
Tapiak azpimarratu dauenez, sari hau da nekazaritzako elikagaien kate osoa sustatzeko modu bat, kate horren oinarrian dagoz eta gure baserritar eta arrantzaleek eskaintzen deuskuezan produktu bikainak, gure etxeetako mahaietan zein nazinoartean ezagunak diran gure jatetxeetakoetan adierazpenik gorena dabelarik.
Eusko Jaurlaritzearen legealdi honetako ardatz estrategikoetako bat nekazaritzako elikagaien katea babesteko eta bere balioa agirian jarteko politikea lantzea da, eta Euskadiko Gastronomia eta Elikadurearen Plan Estrategikoaren bidez gauzatzen da (GEPE). Plan horren helburuen artean dago elikadura seguruago, osasungarri, berezi eta jasangarria garatzea, baina ikuspegi berri batetik, hau da, Balio Katearen paradigman oinarrituta, lehen sektoreko produkzinotik elikagaien konsumoraino.
Donostiako 67. Zinemaldia
Zinemea Eregiten 36
Ad Hoc Studios / Deluxe-Spain / Dolby Iberia / Laserfilm Cine y Video / Nephilim Producciones / No Problem Sonido / Wanda Visión.
SIN SEÑAS PARTICULARES / NON DISTINGUISHING FEATURES, Fernanda Valadez.
Produktorea: Corpulenta Producciones (Mexiko).
Glocal in progress - Industria Saria
Ad Hoc Studios / BTeam Pictures / Deluxe-Spain / Dolby Iberia / Laserfilm Cine y Video / Nephilim Producciones / No Problem Sonido
GALAKTIKA E ANDROMËDES / ANDROMEDA GALAXY, More Raça
Produktorea: Arena (Kosovo - Frantzia - Ipar Mazedonia - Italia )
Glocal in progress Saria
GALAKTIKA E ANDROMËDES / ANDROMEDA GALAXY, More Raça
Produktorea: Arena (Kosovo - Frantzia - Ipar Mazedonia - Italia )
Europa- Latinoamerika VIII. Koprodukzino Foroko sariak
Koprodukzino Foroko Proiektu Onenari Saria
LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE, Laura Baumeister
Produktorea: Felipa Films (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Frantzia - Alemania)
EFADs-CACIREN Europa- Latinoamerika Koprodukzino Saria
LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE, Laura Baumeister
Produktorea: Felipa Films (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Frantzia - Alemania)
Koprodukzinoaren Garapenaren Eurimages Saria
ALMAMULA, Juan Sebastián Torales
Produktorea: Tu Vas Voir (Frantzia - Argentina - Luxenburgo)
Artekino International Prize
LA HIJA DE TODAS LAS RABIAS / DAUGHTER OF RAGE, Laura Baumeister
Produktorea: Felipa Films (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Frantzia - Alemania)
Ikusmira Barriak
REC Grabaketa Estudioa postprodukzinoari
SEM DOR / PAINLESS, Michael Wahrmann
Produktorea: Sancho&Punta (Brasil - Portugal - Argentina)
Zinemaldia Startup Challenge
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SARIA
LARGOAI
Largo Film, S.A. (Suitza)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!