'Harriaren bideak', Ajarteko harrobiak Santa Maria Katedralagaz lotzeko ibilbidea Gasteizen

Bizkaie! 2019-09-26 08:24   Kulturea

Trebiñuko Ajarte herriko harrobia da katedraleko harri ederrenaren jatorria. 

Harriaren Bideak, Katedrala eta Vitoria-Gasteizko eleiza asko eregiteko inguruko harrobietatik ekarten eben harriaren garraioa gogorarazoteko Santa Maria Katedrala Fundazinoak eta Goiena Mendi Taldeak antolatutako ekimenak, XII. edizinoa beteko dau zapatu honetan, irailaren 28an. Autobus batek hartuko ditu partaideak Vitoria-Gasteizen eta Trebiñuko Konterrian dagoan Ajartera eroango ditu. Bertan abiatuko da ibilbidea, eta harginek harria urira eroateko erabili zituen bideak hartuko ditu.

Ohikoa danez, ibilbidea bat etorriko da Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azokearen ospakizunagaz. Hori dala eta, partaideak oso ingurune eta giro berezian helduko dira helmugara, Santa Maria Katedralera.

Ibilbidean parte hartzeko interesa dabenek Katedraleko Bisitarien Zentroan edo 945 255 135 telefono zenbakira deituz egin beharko dabe erreserbea. Prezioa 6 eurokoa da (3 euro Fundazinoko bazkideentzat). Ibilbidea, Goiena Mendi Taldeko zenbait kideren laguntzinoagaz egingo da, eta mendian ibilteko oinetakoak, makilea eta jatekoa eroatea gomendatzen da.

Kontuak kontu, ia biztanlerik ez dauen eta Gasteizko mendien ikuspegi bikainak dituan Trebiñuko Ajarte herriko harrobia da katedraleko harri ederrenaren, barrualdea ederresten dauenaren, jatorria. Beraz, Harriaren bideak barriro batuko ditu leku hori eta katedral zaharra, tenpluaren interes historikoa eta artistikoa, eta inguruko paisajearen elementuak, geografia eta, batez be, harria Gasteizko gainetxura eroateko erabilitako bide historikoak buztartuko dituan ibilbidean.

 

Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoa, 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen Saria

Zaharbarritze proiektu integralak Arkeologoen Europako Alkarteak emoten dauen aintzatespen nagusia merezidu izan dau oraintsu, ondarea lantzeko modu barria eta hunkigarria gizartearen esku jarteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu