'Manou' filma, euskeraz zinema-aretoetan
2019-09-20 12:08 ZinemeaMarrazki bizidunetako pelikula alemaniarra da.
Zineuskadi erakundeak bultzatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan, Manou pelikulea euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da hurrengo egunotan Hego Euskal Herriko zinema-areto batzuetan. Era horretara, umeei eta familiei astialdia euskeraz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie erakundeek. Gaur, barikua, hasiko dira filma emoten.
Txori txiki bati buruzko istorioa da Manou. Enarea dan arren, kalatxorien artean hazi da, baina beste espezie batekoa dala konturatzen danean, enarak ezagutzeko bideari ekingo deutso, kalatxoriak atzean itxita. Halako baten, enarei zein kalatxoriei eragiten deutsen arazo bati aurre egiteagaitik, heroi bihurtuko da Manou espezie bien artean.
Animazinozko abenturetako film hau Andrea Block eta Christian Haas alemaniarrek zuzendu dabe. Euskerara bikoiztuta, areto honeetan proiektauko dabe: Golem Alhóndiga (Bilbo), Meatzari Aretoa (Muskiz), Getxo Zinemak, Gran Cinema Zugaza (Durango), Niessen Zinemak (Errenteria) eta Florida (Gasteiz).
Zinema Euskaraz egitasmoak sarri aurkezten ditu filmak pantaila handian euskerara bikoiztuta. Manou-ren ostean, Asto erregea estreinauko dabe, urriaren 4an. Parodiazko film horretan, asto bat hauteskundeetara aurkeztuko da, Lehoi Erregeari poterea kentzeko asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!