Galder Gaztelu-Urrutiaren lehen film luzea, 'The platform' saritu dabe Torontoko zinemaldian

Bizkaie! 2019-09-16 12:15   Zinemea

Netflixek pelikulearen eskubideak erosi ditu mundu osorako.



Estreinaldian, Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo - The platform filmak Publikoaren Saria irabazi dau Midnight Madness Torontoko Nazinoarteko Zinema Jaialdian.

Baina publikoari ez eze, nazinoarteko industriaren ordezkariei be gustau jake Gaztelu-Urrutiaren filma. Erantzun bikainaren erakusgarri, Netflixek pelikulearen eskubideak erosi ditu mundu osorako, Asiako hainbat herrialdetarako izan ezik.

The platform filma gizarte parabola bat da: jente talde bat egitura bertikal batean gatibu dago, erdian zulo bat dago eta hutsune horretatik janaria eskaintzen dauen hormigoizko plataforma bat bajatuten da egunero.

Egunotan jakin dogu pelikulak Donostiako 30. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Jaialdia edegiko dauela. Urriaren 26an inaugurauko da Donostiako Jaialdia Antzoki Zaharrean, The platform (2019) euskal filmaren proiekzinoagaz. Basque Films etxeak produzidutakoa eta Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendua da filma.

Lehenengo film luzea da Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarrak zuzendua, 913 (2004) eta La casa del lago (2014) film laburren zuzendaria. David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dabe gidoia, aurrenekoaren idea batean oinarrituta. Iván Massagué, Antonia San Juan, Zorion Eguileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu