BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-rako sarrerak % 50era arteko deskontuakaz salgai

Bizkaie! 2019-09-16 11:01   Zinemea

Irailaren 16tik urriaren 16ra egongo dira sarrerak salgai.

@SustraiArtetik (facebook) / Madagaskar-Tsaranoro harana | Ikusi handiago | Argazki originala

Irailaren 16tik urriaren 16ra, XII. BBK Mendi Filmerako (Abenduaren 6tik 15era), sarrera salmenten 2. fasea indarrean egongo da. Sarrera pack-ek deskontu handiak ditue, % 55erainokoak zinemaldi osoa aintzat hartzen dauen Full Pack Osoan, beti be sarrera horreek guztiak leihatilan eta saio egunetan bertan erosiko balira balioko leukienagaz konparauta.

Sarrea kopuru mugatua da, eskaintza honetakoa. Gogoan hartzekoa da, bagilean MendiZale komunidadeko kideei zuzendutako eskaintzan, sarrera guztiak agortu zirala.

Madagaskar-Tsaranoro #bidea lehiaketako irabazle

@SustraiArtetik (facebook) / Madagaskar-Tsaranoro harana

Bidea gaiagaz lotuta, udan argazki lehiaketea atondu dau BBK Mendi Filmek. Sare sozialetan (Facebook eta Instagram), gai horri lotuta argazkiak publikau behar ziran, aurtengo BBK Mendi Film zinemaldiko leloa #bidea eta #mendifilm traolak erabiliz.

Lehen saria Sustrai Artetik Facebook erabiltzaileak eskuratu dau, Madagaskar ugarteko Tsaranoro haranean egindako bizikleta bidaiaren argazkiagaz. Zinemaldiko 12. edizinoaren bigarren asteburuko sarrera pack bat izan da saria.

Lehiaketan parte hartu daben argazkiak ikusi hemen.

 

6. Mendi Short Film Laburren Lehiaketea martxan

Nazinoarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrentzat da. Mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen filmeek parte hartu ahal izango dabe. Aurkeztutako lanek 5 minutuko iraupena izango dabe gehienez, eta 2019an sortuak behar dabe izan.

Zemendiaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. 2019ko Amateur Film Labur Onenari Saria jasoko dau irabazleak, eta haren lana BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 12. edizinoko (abenduak 6-15) bigarren asteburuan proiektauko da Sala BBK-n.

Igaz Iñaki Atxaren 'Hartz eta otsoakaz lotan' lana izan zan irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu