'Elkano, lehen mundu bira', Polonia, Portugal, Errusia eta Vietnamen estreinauko dabe

Bizkaie! 2019-09-12 07:55   Zinemea

Ángel Alonso zuzendariaren Elkano, lehen mundu bira-ren proiekzinoak irailaren 13tik aurrera izango dira.

Protagonisten ibilbideari jarraituz eta beste herrialde batzuetako ikusleak lortzeko asmoagaz, Ángel Alonso zuzendariaren Elkano, lehen mundu bira filmak, irailaren 13tik aurrera, Polonia, Portugal, Errusia eta Vietnameko zinemetan hasierea emongo deutso nazioarteko bideari.

Malagako Festibalean izandako aurkezpen internazionalaren ostean eta irailaren 21tik aurrera, Donostia Zinemaldiko 67. edizinoko Zinemira sailean parte hartuko dau filmak, 4 proiekzino eta lan-taldearen bisitea bertan izango dalarik. Ondoko egun eta lekuetan izango dira proiekzinoak: Irailaren 20an, 18:00retan, Principe zineman, zuzendariaren aurkezpenagaz. Irailaren 21ean, 16:00retan, Antiguo Berri zineman; irailaren 21ean, 19:15ean, Principe 2 aretoan; irailaren 22an, 18:00retan, Antiguo Berrin; eta irailaren 22an, 20:45ean, Okendon.

Horrezaz gan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Joseba Beristain-ek sortutako soinu-bandearen laburpen bat joko dau Juan José Ocón-en zuzendaritzapean (Irailaren 21ean, zapatuan, 12:00etan, Donostiako Belodromoan).

Bestalde, Lehen mundu bira APP-a aurkeztuko dabe, punta-puntakoa dan Zinemaldia and Technology ekimenaren babesari esker (Irailaren 22an, 10:00tatik 15:00tara. Ricardo Gómez, filmaren produktore exekutiboak eta Jone Landaluze, produkzino zuzendariak ekimen hau aurkeztuko dabe Tecnalia-ko Pablo Aguirrezabal-egaz batera).

Azken buruan, irailaren 13an, Santanderreko Itsas Festibalean eta ondoren, 29an egingo dan Ourenseko Festibalean proiektauko da film luze hau.

Elkano, lehen mundo bira,  danantzako baina batez be familiei zuzendutakoa da; Dibulitoon Studio-k produzidutako filma garagarrilaren 5ean estreinau eben zinema-zirkuitu zabal batean, Filmax eta Barton Films-en eskutik. Hile honetatik aurrera, proiekzinoak izango dira peninsulearen iparraldean, Arrasate, Andoain, Azkoitia, Derio, Ermua, Hondarribia, Laredo, Lazkao eta Ordizia herrietan, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu