Javier Bardem, Laetitia Casta, Costa-Gavras, Penélope Cruz zein Ricardo Darín, 67. Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2019-09-11 09:41   Zinemea

Neil Jordan irlandar zinemagilea eta gidoilaria izango da Epaimahai Ofizialaren presidentea.

67. edizinoko Donostia saridunez gan –Penélope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gavras–, beste hainbat aktoreren artean, Zinemaldian izango dira Javier Bardem (Sanctuary), Laetitia Casta (Le milieu de l’horizon, New Directors), Ricardo Darín (La odisea de los giles, Sail Ofiziala), Anaïs Demoustier (Alice et le maire, Perlak), Gael García Bernal (Chicuarotes, Horizontes Latinos; Ema, Perlak; eta Wasp Network, Donostia sariaren emonaldia), Valeria Golino (Adults in the Room, Donostia sariaren emonaldia), Nina Hoss (Das Vorspiel / The Audition, Sail Ofiziala), Reda Kateb (Hors normes, Perlak), Catherine McCormack (The Song of Names, Sail Ofiziala), Sam Neill (Blackbird, Sail Ofiziala), Tim Roth (The Song of Names, Sail Ofiziala) eta Kristen Stewart (Seberg, Perlak).

Era berean, zinematografia garaikideko zuzendari garrantzitsuenetako batzuk hurreratuko dira Donostiara filmak aurkezteko.

Donostian izango dira Michel Houellebecq idazlea eta Yanis Varoufakis greziar ministro ohia.

Talentu barriak be ikusiko ditugu Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko alfonbra gorrietan, berbarako, Mariana Digirolamo, Ema (Perlak) filmeko protagonistea, eta Josefine Frida Pettersen norvegiar aktorea (Disco, New Directors), Skam telesaileko rolari esker bere herrialdean ezaguna.

Espainiako zinemeak ordezkari ugari izango ditu. Sail Ofizialean, euren filmen barri emoten etorriko dira, besteak beste, Antonio de la Torre, Belén Cuesta, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (La trinchera infinita); Greta Fernández, Eduard Fernández, Àlex Monner eta Tomás Martín umea, Belén Funes zuzendariagaz eta Marçal Cebrián gidoilariagaz (La hija de un ladrón).

Latinoamerikako zinemagintzeak be ordezkaritza oparoa izango dau. Sail Ofizialean, David Zonanak Michel Franco produktorea izango dau alboan Mano de obra opera prima aurkezteko; Amparo Noguera eta Julieta Figueroa José Luis Torres Leivagaz etorriko dira (Vendrá la muerte y tendrá tus ojos); eta Ricardo Darínek, Chino Darínek eta Luis Brandonik Sebastián Borensztein lagunduko dabe La odisea de los giles filmaren aurkezpenean. New Directors sailean, Jorge Riquelme zuzendariak Paulina García eta Alfredo Castro izango ditu lagun Algunas bestias filmaren estreinaldian. Horizontes Latinosen, Patricio Guzmánek inaugurazinoan parte hartuko dau La cordillera de los sueños filmagaz.

Asiako zinemagintzearen ordezkaritzearen buruan, besteak beste, Hirokazu Koreeda (La verité, Perlak), Wang Xiaoshuai (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak) eta Takashi Miike (Hatsukoi / First Love, Zabaltegi - Tabakalera) zinemagileak, Yo Oizumi (Sora no Restaurant / Restaurant from the Sky, Culinary Zinema) antzezle ezaguna eta aurreko Berlinaleko aktore onenen Zilarrezko Hartzen irabazleak, Wang Jingchun eta Yong Mei (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak), izango ditugu.


Seberg eta Nimic gehitu dira programazinoan

Film bi gehitu dira Zinemaldiaren programazino ofiziala osotuko daben ia 200 lanen zerrendan. Seberg-ek Perlak sailari hasierea emongo deutso, Veneziako zinema-jaialdia igaro ondoren. Benedict Andrewsen filman Kristen Stewartek hazurmamitu dau estadubatuar aktorea. Eta Yorgos Lanthimos greziar zuzendariaren Nimic film laburrak Zabaltegi - Tabakalera sailean parte hartuko dau, Locarnon hautatua izan ondoren.


Donostiako 67. Zinemaldiko egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu