Zabalik dago izena emoteko epea GetxoExpress-en parte hartzeko

Bizkaie! 2019-09-10 08:24   Zinemea

Jaialdia Getxoko Muxikebarrin egingo da urriaren 25etik 27ra bitartean.

Zabalik dago honekero izena emateko epea GetxoExpress Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko. Udalaren laguntzaz, urriaren 25-27ko asteburuan Algortako Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan egingo da. Izena emoteko epea irailaren 27an amaituko da edo eskuragarri dagozan plazak (25) amaitzen diranean.

Lehiaketan, parte-hartzaileek film labur bat grabau eta editau beharko dabe 42 orduko epean. Parte hartu ahal izateko edadeari jagokonez, ez dago mugarik.

Lehiaketea urriaren 25ean hasiko da, 18:00etan, parte-hartzaileei film laburretan jorratu beharreko gaia emonez. Hortik aurrera, taldeek aitatutako denporea, 42 ordu, izango dabe euren lanak asmau, grabau eta produziduteko.

Film laburren proiekzinoa egun bi geroago egingo da, hilaren 27an, domekan, 18:00etan; sartzea doban izango da.

GetxoExpress-ek 1.000 eurogaz sarituko dau film labur onena, eta 800egaz bigarrena. Horrezaz gan, ikus-entzuleek 300 euroko hirugarren sari bat emongo dabe.

Argibide gehiago: www.getxoexpress.com; www.facebook.com/getxoexpress eta @Getxo_Express twitter). Hartu-emonetarako e-posta: info@getxoexpress.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu