'Joker' filmak eroan dau Urrezko Lehoia

Bizkaie! 2019-09-09 08:12   Zinemea

Phillipsek gaizkiaren erroak izan ditu aztergai, zelan bihurtzen dan gaizkile komiko alai izan nahi dauen gazte bat. 

Todd Phillipsen Joker izan da nagusi 75. Veneziako Zinemaldian. Lucrecia Martel zinemagile argentinarra buru izan dauen epaimahaiak hari emotea erabagi dau aurtengo Urrezko Lehoia. Phillipsek gaizkiaren erroak izan ditu aztergai, zelan bihurtzen dan gaizkile komiko alai izan nahi dauen gazte bat. Komikien munduan jaiotako personaiari hurreratze kritiko eta iluna egiten deutso zuzendariak. Joaquin Phoenixek egin ditu protagonista lanak, eta txalotua izan da haren interpretazinoa.

Zinemaldiko bigarren sari garrantzitsuena, Epaimahaiaren Sari Nagusia, Roman Polanskirentzat izan da, Accuse filmagaitik. Emmanuelle Seigner aktore eta zuzendariaren emazteak jaso eban saria, 

Zuzendari onenaren saria Roy Anderssonek irabazi dau, About Endlesness lanagaz. Filma aurkezten Venezian izan bazan be, atzo ez zen sari banaketa ekitaldira joan.

Interpretazino onenak saritzen dituen Volpi sariak Ariane Ascaride aktore frantziarrak eta Luca Marinelli italiarrak eroan ditue: Gloria Mundi (Robert Guediguian) eta Martin Eden (Pietro Marcello) filmetan egindako lanakaitik.

Animaziozko lan batentzat izan da gidoi onenaren saria: Yonfan txinatarraren No. 7 Cherry Lane filmarentzat. Zazpi urteko epean, fotogramaz fotograma eskuz marraztu dau filma. Epaimahaiaren Sari Berezia, bestetik, Franco Marescoren La mafia non è più quella di una vola pelikulak irabazi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu