Gasteizen gaur hasiko da XI. FestVal
2019-09-02 10:12 ZinemeaNetflix plataformea barrikuntza nagusia da aurten.
Netflix plataformea barrikuntza nagusia da aurten, izan be, AEBetako etxeak La casa de las flores umore baltzeko komedia mexikarra estreinauko dau Gasteizen. Gurean urriaren 18an ikusi ahal izango dogu.
XI. FesTVal, Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia, ekimen aitzindaria da Espainia mailan. 2009ko irailaren 1ean sortu eben telebistako formatu guztiak jorratzen dituan Espainiako bakarra; lehiaketak, magazinak, telesaioak, kulturea, hezkuntzea eta eduki sozialak zabaltzen dituen saioak, entretenimendu saioak eta bestelakoak dira jaialdi honetako ardatzak.
Urte honeetan guztietan, Espainiako telebista munduko personaia nagusienak batu ditu FesTVal-ak. Ganera, Espainiako telebistako eduki onenak eta personaia garrantzitsuenak saritu ditu urtero.
FesTVal publiko nagusiari zuzenduta dago eta helburua irailaren lehenengo astea Euskadiko uriburuan telebistaren jai handia izatea da, tokiko, europako eta nazinoarteko jaia.
Irailaren 2tik 8ra, denporaldiko telesailik nabarmenenak estreinetan ditue, baita telebista-programa barriak be; emonaldiak, mahai-inguruak, lan-jardunaldiak, telebistako tailerrak, kale ekitaldiak eta programak zuzenean. Omenaldiak egiten dira eta programa eta profesional onenei sariak emoten jakez.
EiTBk, Euskal Irrati Telebistak, jaialdiaren anfitrioiak dira. Gasteizko FesTVal Telebista Jaialdia bertan parte hartu nahi daben telebistako kate guztiei zabalik dago, kate orokorrak, ez orokorrak eta autonomikoak. Euren partaidetzea gero eta handiagoa da eta, horri esker, FesTVal ebitau ezin dan ekitaldi bihurtu da telebista eta ikus-entzunezko profesionalen artean.
Sariak
Telebistako Fikzinoko Zuzendaritza Onenari saria Paco Leónek irabazi dau Arde Madrid lanagaitik, Ava Gardner aktorearen bizimoduan oinarritutako filmagaitik.
Ramón Agirrek (Donostia, 1954), barriz, ibilbideari eskainitako EiTB Saria jasoko dau.
Beste alde batetik, Bardintasuna 2019 Festval Cima TV saria Ona Anglada, Laura Azemar, Natalia Boadas, Marta Vivet eta Marta Graurem Les de l’hoquei TV3 eta Brutal Mediasek produzidurako serieak irabazi dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!