'Roma'-k irabazi dau Fipresci Saria

Bizkaie! 2019-08-29 12:35   Zinemea

Alfonso Cuarón zuzendariak Donostiako Zinemaldian jasoko dau saria.

Zinema Kritikarien Nazinoarteko Federazinoko, Fipresci-ko kideek erabagi dabe aurtengo pelikularik onena Alfonso Cuarón mexikarraren Roma dala. 618 kritikarik emon dabe botoa. Cuarónek lehenengo aldiz irabazi dau ospe handiko sari hau, eta Donostiara etorriko da irailean, garaikurra jasoten.

Beste hiru finalista egon dira, Roma-gaz batera, aurtengo edizinoan: Bong Joon-horen Gisaenchung; Pedro Almodóvarren Dolor y gloria; eta Yorgos Lanthimosen The Favourite. Kritikariek, baina, Roma-ren alde egin dabe. Ez da Cuarónen film honi emoten deutsien lehenengo saria: hiru Oscar, Veneziako Urrezko Lehoia, BAFTA sari bi eta abar irabazi ditu.

1999an sortu zanetik, maila handiko zinemagileak nabarmendu ditu Fipresci Sari Nagusiak: Pedro Almodóvar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Jean-Luc Godard, Richard Linklater, Roman Polanski, George Miller, Maren Ade, Aki Kaurismäki eta Paul Thomas Anderson, besteak beste.

Donostiagaz lotura estua dauka sariak, izan be, azken urteotan, Zinemaldiaren egitarauaren barruan emon izan deutsie saria irabazleari. Oraingo honetan, 67. Zinemaldiaren inaugurazino-galan hartuko dau garaikurra Alfonso Cuarónek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu