Beste sei film sartu ditue Sail Ofizialean

Bizkaie! 2019-08-22 12:14   Zinemea

Sarah Gavron, Sonthar Gyal, Malgorzata Szumowska, Gonçalo Waddington, Alice Winocour eta Paxton Wintersen lanak dira.

'Proxima' filmeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Zinemaldiko arduradunek 67. edizinoko Sail Ofizialeko pelikulen behin betiko zerrendea emon dabe. Aurretik iragarrita egon diranei beste sei film gehitu deutsiez, eta, danetara, hamazazpi hartuko ditu Zinemaldiko atal nagusiak.

Gehienbat, Europara begiratu dabe antolatzaileek azken seikote hori aukeratzeko: kontinenteko hiru zuzendari beterano eta Portugalgo aktore baten lehenengo film luzea dagoz tartean. Tibetetik eta Brasildik etorritako beste lan bana be Sail Ofizialeko zerrendan sartu dira azken unean.

Honeek dira sei filmak:

- Rocks (Sarah Gavron, Erresuma Batua): Nerabe bat neba txikiagaz bizi da, baina ikaraz dago, agintariak konturatu ezkero biak alkarrengandik bananduko dituelakoan.

- Lhamo and Skalbe (Sonthar Gyal, Tibet): Iraganeko kontuak dirala eta, ezkondu ezin diran maitale biren istorioa da.

- The Other Lamb (Malgorzata Szumowska, Polonia): Erlijino alternatibo baten jarraitzaile sutsua da pelikulako protagonista nerabea.

- Patrick (Gonçalo Waddington, Portugal): Txikitan bahituta egondako nerabe baten istorioa da zuzendari honen lehenengo film luzea.

- Proxima (Alice Winocour, Frantzia): Matt Dillon eta Eva Green protagonista diran film honetan, astronauta bat bakarrik bizi da zazpi urteko alabeagaz.

- Pacificado (Paxton Winters, Brasil): Rioko Joko Olinpikoen kontura poliziak faveletan izandako jokabidea erakusten dau. Espetxetik urten barri dan trafikatzaile baten eta nerabe baten arteko adiskidetasuna be kontetan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu