Albanierazko, katalanezko eta errumanierazko hiru film Glocal in Progress sailean
2019-08-08 12:24 ZinemeaHorreetako bi, ganera, 'opera prima'-k dira.
Europako hizkuntza handienak alboratu, eta beste errealidade linguistiko batzuk ezagutuarazoteko atala da Glocal in Progress, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Postprodukzinoan dagozan filmen txokoa da, eta Europako edozein hizkuntza onartzen dabe, ingelesa, frantsesa, espainiera, italiera, alemaniera eta errusiera izan ezik.
Aurten, hiru film aukeratu ditue, albanieraz, katalanez eta errumanieraz eginak. Horreetatik bi, zuzendarien lehenengo film luzeak, edo opera prima-k dira. Sail honen bidez, postprodukzinoan dagozan hiru lanok produktore, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileei erakutsiko deutsiez, nazinoartean banatzen lagundu deien.
Kosovotik dator albanierazko Galaktika e Andromedës, More Raça zuzendari gaztearen lehenengo film luzea. Luzaroan lan barik egon dan persona batek Kosovon bizi dauen egoerea kontetan dau. Berlinaleko talentu barrien atalean be hartu eban parte Raçak.
Pau Cruanyes eta Gerard Vidal katalanentzat be, lehenengo film luzea da Les dues nits d'ahir. Zuzendari biek alkarregaz lan egiten dabe aspalditik, eta lan honen aurretik Celebración film laburra be egin eben.
Azkenik, Glocal in Progress saileko hirugarren aukeratua Errumaniako Andrei Gruzsniczki da. Hau zuzendari beteranoagoa da, eta aurretik sari ugari irabazitakoa da beste film luze batzukaz. Oraingo honetan, Emil dakar, Errumaniako herri baten girotutako istorio iluna, umore baltzez josia.
Glocal in Progress irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo da, Zinema Eraikitzen 36 eta Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzino Foroagaz batera. Glocal in Progress industria-saria irabazteko hautagaiak dira hiru film luzeak, postprodukzinoa amaitzeko laguntzinoa emoten dauen saria hain zuzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!