Hamabost film Horizontes Latinos sailean
2019-08-06 13:09 ZinemeaPatricio Guzmánen La cordillera de los sueños-ek zabalduko dau atal hori.
Latinoamerikako zinemagintzearen leihoa da Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos saila. Aurtengo ekitaldian, hamabost film emongo ditue, tartean Cannes eta Sundancen saritutako batzuk. Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan parte hartu eben lan horreetako bik, proiektu hutsak ziranean, eta Donostiara bueltan datoz, behin pelikula bihurtuta.
Argentina, Brasil, Txile, Kuba, Guatemala, Mexiko, Peru eta Uruguaiko zinemagileek askotariko gaiei heldu deutsie sail honetako pelikuletan: Guatemalako genozidioa, 1970eko hamarkadako Txile, Kubako baltseroen krisia, legezko abortua Argentinan... Historia-liburuetan lekurik ez daben istorioak be ekarriko ditue, besteak beste, helduaroan sartzeari eta bizitzako krisialdiei buruzkoak.
Horizontes Latinos saila zabaltzea Txileko zuzendari beterano bati egokitu jako, Patricio Guzmáni hain zuzen. Nostalgia de la luz eta El botón de nacar aurkeztu eta gero, trilogiako azken filma da La cordillera de los sueños. Cannesen dokumental onenaren saria emon eutsien.
Donostian euren lanak aurkeztuko dituen beste zinemagile latinoamerikarrak honeek dira: Jayro Bustamante, Armando Capó, Andrés Wood, Federico Veiroj, Romina Paula, Sebastián Muñoz, Daniel eta Diego Vega, Paula Hernández, Lucía Garibaldi, Alejandro Landes, César Díaz, Gael García Bernal eta Juan Solanas.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!