Euskadiko Halterofilia Federazinoak be ofizialtasuna gura dau

Bizkaie! 2019-08-01 08:19   Kirola

Eskari formala egin deutso nazinoarteko alkarteari.

Bruno Soto eta Jon Redondo, IWF-ren egoitzan (argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal selekzinoen ofizialtasunaren eta nazinoarteko erabateko autorpenaren bidean, pausu esanguratsu bat egitea erabagi dau Euskadiko Halterofilia Federazinoak. Eusko Jaurlaritzearen babesagaz, IWF Nazinoarteko Halterofilia Federazinoari autortza ofiziala eskatu deutso. Bruno Soto pisu-altxatzaile galdakazotarra eta Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol zuzendaria Budapesten egon dira eskari formala egiten, IWF-k han daukalako egoitzea.

Euskal kirolariak baikor dagoz, izan be, Nazinoarteko Halterofilia Federazinoak estadu bako beste nazino eta lurralde asko onartu izan ditu aurretik be, eta arazo barik lehiatzen dira herrialde independenteen pare. Gales, Eskozia, Ipar Irlanda, Amerikako lurralde batzuk... aitatu ditue. IWF-ren estatutuak aztertuta, Euskadiko selekzinoarentzat be aukerea egon leiteke. Baiezkoa jasoko dabela uste dabe.

Ganera, Jaurlaritzearen babesa dauka eskariak. Jon Redondo sailburuak zera adierazo dau: Nazinoarteko federazinoetan sartzeko eskaerea egin nahi daben federazinoakaz batera gabiz lanean, horreetan sartzeko eskaerak egiteko.

Bruno Soto txapeldun bizkaitar historikoak eskertu egin dau Jaurlaritzearen babesa. Kirol hau hain ezaguna ez bada be, Euskadin tradizino handia dago halterofilian, eta altxatzaile handiak izan doguz, azaldu dau. Soto bera, Espainiako eta Europar Batasuneko txapeldun izandakoa da hainbat aldiz, eta mundu mailako lehiaketetan parte hartu eban bere sasoirik onenean.

Euskal selekzinoa egon izan da halterofilian, baina ofizialtasunik inoz ez deutsie emon. Horregaitik, IWF-ri egindako eskaria beste urrats bat dala dino Sotok, beste lurralde batzuen moduan nazinoartean lehiatu ahal izatekoBelaunaldi gazteek nik izan ez neban aukera hori izatea nahi neuke.

Euskal selekzinoa nazinoarteko erakundeetan guztiz onartuta dago hainbat kiroletan: sokatiran, mendian, kayak surfean eta boxeoan. Horrezaz gan, sokatiran, mendiko lasterketetan, kayak surfean eta pilotako hainbat modalidadetan selekzino ofizialak ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu