Lara Izagirre zuzendariak udan grabauko dau ‘Nora’ luzemetraia

Bizkaie! 2019-07-24 13:45   Zinemea

Emakumeon istorioak guk geuk kontetea oso garrantzitsua da.

Un Otoño sin Berlin filmak izandako erantzun bikainaren ostean, Lara Izagirre zinemagile zornotzarrak bigarren luzemetraia grabauko dau abuztuan eta irailean.

Nora filmak emakumeen identidadea eta jagoletzea jorratzen ditu anti-roadtrip baten bitartez: Emakumeon istorioak guk geuk kontetea oso garrantzitsua da, dino Izagirrek. Ane Pikaza aktorea (Vitoria 3 de Marzo, Jesus is black) izango da Nora filman protagonistea, aktore ezagunez lagundurik.

Proiektuak Gariza Films eta La Fidele Production etxeen laguntzinoa dakar, eta euskal geografian zehar grabauko da (Zornotza, Lekeitio, Ibarrangelu...), baita Ipar Euskal Herrian be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu