'Elkano, Lehen Mundu Birea' filmean oinarritutako app-a kaleratu dabe

Bizkaie! 2019-07-15 07:55   Zinemea

Filma bigarren astez ikusgai egongo da 100 zinema-areto komertzialetan.



Dibulitoon Studio
produkzino etxeak Angel Alonsoren Elkano, Lehen Mundu Bira animazino filmean oinarritutako errealidadezko app-a kaleratu dau Oculus web orriaren on-line dendearen bitartez La Primera Vuelta al Mundo izenagaz. Oculus alegiazko errealidadeko software eta hardware produktuetan espezializautako web orria da.

La Primera Vuelta al Mundo app-a Oculus Gear VR Samsung betaurrekoetara egokitutako app-a da eta 3Dn diseinautako pelikulako hainbat eszenatokietara eroaten dau erabiltzailea modu birtualean. Aldi berean, aurten 500 urte bete dituan epopeia historikoari buruzko datu aitagarrienak jasoten ditu aplikazinoak testu laburren bidez. Aplikazioa hiru hizkuntzatan dago, gaztelaniaz, euskeraz eta ingelesez.

Alegiazko errealidadeko betaurrekoen eta app-aren bitartez, erabiltzaileak bidaia birtuala egin ahal izango dau filmeko agertoki animatuetan barrena, besteak beste, Victoria itsasontziaren barrualdea, kamaroteak eta sotoak, Sevillako XVI. mendeko moilak, Brasilgo herrixka indigenea, Cebu ugartea, arerioen Mactan herrixkea, Tidorreko jauregia edo Cabo Verde bisitau ahal izango ditu.

Horrezaz gan, eszenatoki bakotxean seinalautako puntuen bitartez, hainbat informazino-fitxa aktibau ahal izango dira. Fitxetan, esaterako, Victoria itsasontzia eregiteko ezaugarriak, Magallanes hil zan gerrako datuak edo bidaiaren azken etapan, Cabo Verden, espedizinoak bizi izan zituan bakotasunak ezagutu ahal izango ditu bidaiari birtualak.

Dibulitoon Studiok egindako animazio filma joan dan garagarrilaren 5ean estreinau eben estadu osoko zinema-aretoetan Filmax eta Barton FIlms-en bitartez. Publiko familiarrari zuzendutako filma da eta bigarren astez ikusgai egongo da 100 zinema-areto komertzialetan. Alegiazko errealidadeko La Primera Vuelta al Mundo app-a Tecnaliagaz batera egindako proiektua da eta Espainiako Kultura Ministerioaren I+G sailaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu