Laburrak, klasikoak zein Europako eta Euskal Herriko filmak aire zabalean Bilbon
2019-07-11 10:22 ZinemeaUdan zinemea zure auzoan zikloan, zortzi saio programau ditue.
Bilboko Udalak aire libreko zinema saioak eskainiko ditu barriro uda honetan, Udan zinemea zure auzoan ekimenaren barruan. Hilaren 16tik abuztuaren 13ra, film laburrak eta luzeak batzen dituen zortzi saio programau ditue, batzuk euskal zinemagileek oraintsu egindakoak, klasikoak eta produkzino handiak. 2015ean martxan jarri eben programa honen helburua auzoetako kultur eskaintzea zabaltzea da, kaleko kulturaz gozau ahal izateko.
Ohikoa danez, saio guztiak 21:30ean hasiko dira, euskal film labur bategaz, eta ondoren film luzea etorriko da. Udan zinemea zure auzoan ekimena datorren martitzenean, garagarrilaren 16an, hasiko da, Eleiz Museoko klaustroan, Fantasiazko Bilboko Zinemaldiaren – FANTen azken edizinoan Euskal film labur onenaren saria irabazi eban Diego Kataryniuken Amargo era el postre (2018) film laburragaz. Ondoren, gaztelaniaz, euskerazko azpi-tituluakaz, aitatutako film laburra bezela, Brian de Palmak zuzendutako El fantasma del paraíso (1974) film klasikoa emongo dabe.
Garagarrilaren 18an, Txurdinagako Garaizar plazako saioa Neftalí Velaren Remanecer (2013) film laburragaz edegiko da, eta ondoren Guillermo del Tororen La forma del agua (2018) filma proiektauko dabe, 1963 inguruko AEBetan, Gerra Hotzaren sasoian girotutako fantasiazko ipuin harrigarria. Zinemagileak lau Oscar sari irabazi zituan igaz, besteak beste, Film Onenarena eta Zuzendaritza Onenarena.
Hilaren 23an, Basurtuko Inmakulada eleizearen ondoan, Ane (2019), David P. Sañudorena eta Mi querida cofradía (2018), Marta Díaz de Loperena.
Abuztuaren 1ean, Funikular Plazan, Ama (2018) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018) Josu Martínezenak.
Abuztuaren 6an, Ibarrekolanda Plazan, Basoan (2018), Aitzol Saratxagarena eta Jurassic World: El reino caído (2018), J.A. Bayonarena.
Abuztuaren 8an, Santutxuko Karmelo Plazan, Moda (2018), Imanol Ortizena eta Handia (2018), Jon Garaño eta Aitor Arregirena.
Abuztuaren 13an, Rekalde Plazan, No me despertéis (2019), Sara Fantovarena eta El bar (2017), Álex de la Iglesiarena.
Programazinoa, orain denpora gitxi egindako genero guztietako filmen aukeraketeagaz osotzen da, horreetako batzuk euskal lanak eta euskeraz egindako filmak: hilaren 29an, Arantxa Echevarría bilbotarraren Carmen y Lola (2018) –Taldeko Emakume Antzezle Onenaren eta Zuzendaritza Hasibarri Onenaren 2019ko Goya Sariak–, Josu Martínezen Jainkoak ez dit barkatzen (2018), Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia (2018), Álex de la Iglesia bilbotarraren El Bar (2017), Marta Díaz de Loperen Mi querida cofradía (2018), eta igaz ikus-entzule gehien izan zituan laugarren filma, J.A. Bayonaren Jurassic World: El reino caído (2018).
Kontuak kontu, proiekzino guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da. Aurten ondoko lanak ikusi ahal izango dira: David P. Sañudoren Ane (2019), Norma Vilaren El fin de todas las cosas (2019), Josu Martínezen Ama (2018), Aitzol Saratxagaren Basoan (2018), Imanol Ortizen Moda (2018) eta Sara Fantovaren No me despertéis (2019), izan be, edizino honetan aitagarria izango da emakume zinemagileen presentzia, baita bertan eproduzidutako zinemearena be, film laburretan zein luzeetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!