Sopelako XX. Lasterketa Nudistea - Patxi Ros Sari Nagusia, garagarrilaren 14an

Bizkaie! 2019-07-09 10:10   Kirola

Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak atondu dabe Patxi Ros Sari Nagusia.

Datorren domekan, garagarrilaren 14an, Sopelako XX. Lasterketa Nudistea izango da Barinatxe hondartzan. Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak atondu dabe Patxi Ros Sari Nagusia.

Lasterketea goizeko 11:00etan hasiko da eta urtero legez, kategoria bi izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dabe baina parte-hartzaile guztiei oparitxua emongo jake eta umeei domina bana.

Izena emotea doban da eta lasterketearen egunean egingo da hondartzan bertan.

Kontuak kontu, hareatza edo hareeta gogorrean egiten dan Sopelako lasterketa nudista hau eredu bihurtu da. Patxi Ros kirolzale eta naturistea izan zan lasterketa honen sortzailea eta bultzatzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu