Zinema-aretoetan estreinauko dabe ‘Elkano, lehen mundu birea’ pelikulea

Bizkaie! 2019-07-05 13:32   Zinemea

Dibulitoon Studio gipuzkoar etxeak euskeraz egindako animazinoko pelikulea da.



Angel Alonsok gidatu dau familia osoari zuzendutako abenturazko filma, eta lehen zirkunnabegazinoa dau kontagai, Fernando Magallanesen gidaritzapean 1519an abiatu baina, ha hil eta gero, Joan Sebastian Elkano getariarraren agindupean egindako ia hiru urteko bidaia. Estreinaldia gaur, garagarrilaren 5ean, izango da.

Filma Malagako zinemaldian erakutsi eben eta harrerea sekulakoa izan zan nahiz eta jakin umeak ez dirala ikusle errazak. Zorionez, Malagako proiekzinora hurreratu ziranak, filma arretaz ikusteaz gan, harrituta agertu ziran abentura eta akzino gehien dituen eszenen aurrean.

Musikea be sano landuta dago: Joseba Beristainek sortu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (Fernando Velazquezek zuzenduta), Enrike Solinis & Euskal Barrokensemblek eta La Oreja de Van Goghek interpretau dabe.

Hemendik aurrera, ahalik eta ikusle gehienakana heltzea da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu