Getxon egingo da Euskadiko 600 kiloko mailan Sokatira Txapelketearen finala
2019-07-03 12:10 KirolaTxapela eskuratzeko lehian izango da Getxo Herri Kirol Sokatira Taldea be.
Datorren zapatuan, garagarrilaren 6an, Faduran egingo da Euskadiko Sokatira Txapelketea, 600 kilokoan. Finalak atletismo pistako berdegunean jokatuko dira, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko dira.
Txapela eskuratzeko lehian izango da Getxo Herri Kirol Sokatira Taldea eta, beragaz batera, Goiherri (Erandio), Akelarre (Altzaga-Erandio), Mutriku eta Gaztediko (Laukiz) A, B eta C taldeak be ibiliko dira lehian.
Gaztediko –bera da da faborito nagusia txapela janzteko- hiru taldeetako bat mistoa da, bost neskek eta hiru mutilek osotzen dabelako. Getxokoak be neska bat dauka barruan zortzikoa osotzeko.
Azken buruan, Fadurako finaleko neurketak ikusteko sarrera doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!