Andoni Gago boxeolariari eta Bilbao Areto Futbola emakumezko taldeari harrerea

Bizkaie! 2019-06-28 10:35   Kirola

Bilbo Areto Futbola Taldea datorren denporaldian emakumezkoen lehenengo mailan ibiliko da.



Bilbo
ko udaletxeko Arabiar Aretoa kirol harrerren eszenatoki bihurtu da, izan be, Juan Mari Aburto Alkateak, lehenengo, Andoni Gago boxeolariari harrerea egin deutso, Europako luma-pisuko txapeldunari. Ondoren, Aburtok Bilbo Areto Futbola taldeko jokalari, teknikari eta kirol arloko kideei be egin deutse harrerea, taldea emakumezko lehenengo mailara igoteagaitik.


Andoni Gago

Juan Mari Aburto alkateak boxeolari bilbotarra zoriondu dau, kirolaren arloko lorpenagaitik eta kontinenteko gerrikoa eskuratzeagaitik. Gagok bere ibilbide profesionalean egindako balentriarik handiena da.

El Machito Otxarkoagako boxeolariak burrukaldi ona egin eban eta azkenean puntuetan irabazi eutson Jesús Sánchezi. Titulua eskuratzeko burrukea Miribillako Bilbao Arenan egin zan eta milaka zalek gozau eta dar-dar egin eben ekitaldian.


Emakumeen Bilbao Areto Futbola

Arratsaldean bigarren harrerea izan da. Juan Mari Aburto Alkateak Bilbo Areto Futbola taldea zoriondu dau aurtengo kanpaina bikainagaitik eta emakumezkoen areto-futboleko kategoriara igoteagaitik. Alkateak suberte ona opatu deutse lehenengo mailan.

Bilbo Areto Futbola taldearen entrenatzailea José Andrés Muñoz teknikaria da eta aurtengo denporaldian 26 partidu irabazi -horreen artean igoera faseko biak- hiru bardinketa eta galdutako partidu bakarra izan ditu. Balantze horregaz, mereziduta egongo dira hurrengo denporaldian onenen artean, areto futboleko lehenengo mailan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu