Hamabost euskal enpresa, Sunny Side of the Doc jaialdian

Bizkaie! 2019-06-24 13:20   Zinemea

Basque Audiovisual markapean aurkeztuko ditue euren dokumentalak Arroxelan.

Aurreko urteetan legez, oraingoan be bat egin dabe euskal produkzino-etxeek Frantziako Arroxela uriko Sunny Side of the Dock azoka entzutetsura joateko. Eiken klusterrak, Zineuskadik eta Etxepare Institutuak bultzatutako Basque Audiovisual izenpean egingo dabe lan.

Sunny Side of the Doc ikus-entzunezkoen alorreko topaketa garrantzitsuenetako bat da Europan, batez be dokumentalen alorrean. Urtero, 60 bat herrialdetako 2.000 profesional inguru alkartzen dira han. Banatzaile, erosle, sortzaile eta produktoreak egoten dira dokumentalak ezagutzera emon eta kanpoko merkaduetara sartzeko asmoz, baita finantzaketea lortu, lankidetzarako bazkideak bilatu eta sektoreko joera barrienak ezagutzeko be. Aurtengo edizinoa gaur, hilak 24, hasi eta 27an amaituko da.

Horren topaketa garrantzitsuan egotea ezinbestekoa da euskal produktoreentzat, euren proiektuak nazinoarteko merkadura zabaltzeko aukera aproposa da eta. Aurten, hamabost produkzino-etxe joango dira Basque Audiovisual markapean. Era berean, marka horren erakusmahaian Eiken, Etxepare eta Zineuskadiko ordezkariak egongo dira, bisitariei azalpenak emoten. Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara koprodukzino foroko kideak be Arroxelan izango dira.

Erakusmahai horretan eskuratu ahal izango da euskal dokumentalen katalogoa. Aurtengo argitalpeneko 48 filmen artean, 19 amaituta lanak dira, 16 garapen prozesuan dagoz eta 13, produkzino fasean.

Basque Audiovisual markapean azokan egongo diran 15 euskal enpresak honeek dira: Arena ComunicaciónOn ProdukzioakGastibeltza FilmakMedia AttackSonora EstudiosHaruru Filmak-KooperatibaKomiki Films S.L.Pimpi & Nella FilmsEmana FilmsFascina Producciones, Taui Media S.L.Maluta FilmsTentazioa ProdukzioakSincro Producción eta Brisney S.L.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu